Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berdintasun udal kontseilua


Fotografia de la visita de balonmano

Ermuko Berdintasun Udal Kontseilua (“Emakumeren Kontseilua” ere deitutakoa) 1991 urtean sortu zen, halako ezaugarriak zituen lehena Euskal Autonomi Erkidegoan. Berorren izaera Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legean aurreikusten da. Partaidetza-oganoa izateaz gain, emakumeen mugimendu antolatu eta Udalaren arteko elkarrizketa-espazio bat da.

Udalerriko emakume elkarte eta taldeetako ordezkariek parte hartzen dute, bai eta emakume eta gizonen berdintasuna suspertzeko interes berezia daukaten haiek ere. Halaber, berdintasunaren eremuan berariazko lana egiten duten elkarteetako ordezkari diren emakumeek ere parte har dezakete, nahiz eta mistoa izan elkartea.

Kontseilua asteazkenez, arratsaldeko 5etatik 7etara, biltzen da hilean behin (uztailean eta abuztuan izan ezik) Emakumeen Topalekuan.

Hainbat sentsibilizazio-jarduera eta kanpaina sustatzen dira Kontseilutik, hala nola martxoaren 8koa “Emakumeen Nazioarteko Eguna”, azaroaren 25ekoa “Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna” eta berditasunaren aldeko jarduerak Santixau Jai eta abarretan.

Ermuko Berdintasun Kontseiluko hainbat kidek aktiboki parte hartzen dute beste udal kontseilu sektorial batzuetan eta Burgos, Kantabria, Madril eta abarretan izandako berdintasun kontseiluen arteko hainbat topaketatan ere partaide izan dira.

Bestalde, Kontseiluak, han eta hemengo emakumeen bisitak izaten ditu, esperientzia interesgarriak izanik; besteak beste El Salvador, Irun, Ermuko emakume kirolariak eta abar luze bat aipa dezakegu.

Kontseiluaren barne-jarduerako araubidean jasotzen dira zehatzago bere helburuak, eginkizunak, organoak eta funtzionamendua. Atzitu barne-jarduerako araubidea.

Berdintasun Kontseiluan parte hartu nahi baduzu, informa zaitez Emakumeen Topalekuan.


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo