Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako I. udal Protokoloa genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko

Itzuli

Logo del protocolo

Emakumeen kontrako indarkeria arazo sozial eta politiko larria da, eta bere jatorria emakumeen eta gizonen artean dagoen ezberdintasunean da. Indarkeria mota honen adierazpenik basatiena bikotekide diren edo bikotekide izandakoen aldetiko emakumeen hilketak dira, ehun bat emakumeren bizitza eramaten baitute aurretik urtero. Horrez gain, badira emakumeen kontrako beste indarkeria-adierazpen batzuk, seme-alabengan ere ondorio larriak sortzen dituztenak eta arreta jartzea behar dutenak. Arazo horri, beraz, alderdi askotatik ekin behar zaio: legeria, prebentzioa, ikerkuntza, sentsibilizazioa, hezkieta, aholkularitza, laguntza, gizarte-babesa...

Ezinbestekoa da eremu horretan nolabait esku hartzen dutenek zer egin behar duten eta gainerako profesional edo erakundeekin nola koordinatu behar diren ondo jakitea, emakumearen jabekuntza lortzeari begira, genero-indarkeria jasaten ari diren emakumeei arreta osoa eman ahal izateko.

Ermuko Udalak, Emakunderen laguntzarekin, toki-mailako protokolo bat landu eta sinatu du, udal alor eta sailen jarduera (Berdintasun Saila, Gizarte-zerbitzuak, Udaltzaingoa) Eibarko Ertzaintza eta Osakidetza (Ermuko Osasun Zentroa eta Mendaro Ospitalea) bezalako erakundeekin koordinatzeko.

Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo