Emakumearen Topalekuan ematen dituzte emakume eta generoarekin lotutako gaietan adituak diren langileek.
Lege-aholkularitza
Zerbitzu espezializatua da tratu txar eta sexu erasoekin, famili edo bikoteen gatazkekin eta halakoekin lotutako diskriminazio- eta babesgabetasun-egoeretarako.
Laguntza psikologikoa
Jabekuntzatik eta erabakiak hartzeko norbere gaitasunetatik abiatuta, bizitzako egoerei aurre egiteko behar den laguntza emozionala eskaintzen da.
Tratu txarren biktima diren emakumeentzako babes-etxebizitza
Etxeko indarkeria edo generokoa jasateagatik egoera larrian dauden emakumeak, eta horien mendekoak, berehala hartzeko zerbitzua da.