Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Azaroaren 25a


Pankarta

Data horren zergatia jakiteko Dominikar Errepublikaren historiako pasarte batera jo behar dugu: Trujilloren diktadurapenan, 1960eko azaroaren 25ean, Miraval ahizpak (María Teresa, Patricia eta Minerva) diktadura haren kontrako herri-mugimenduan parte hartzeagatik oinazetu, bortxatu eta erail egin zituzten. Era horretan emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokaren ikur bilakatu ziren, eta 1981etik hona azaroaren 25 guztietan mundu osoan zehar oroitzen da egun hori. 1999ko abenduan Nazio Batuen 83. Biltzarrean, Dominikar Errepublikaren proposamenez, beste 60 gobernuren laguntzarekin, emakumeenganako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko egun aldarrikatua izan zen.

Ermuan, beste hainbat tokitan bezala, urte osoan zehar emakumeenganako indarkeria-mota ororen kontra etengabe egiten den lanaren parte da egun hori oroitzea.
Azaroaren 25 aldera hainbat ekintza izaten dira jendea sentsibilizatu, biktimekiko elkartasuna adierazi eta egoera horiek salatzeko, eta herritarren kontzentrazioak antolatzen dira arazo larri horren kontzientzia duten gizon-emakumeak biltzeko helburuarekin. Azken urteotan kanpaina hori Berdinsarea delako sarearen bitartez koordinatzen da eta aldi bereko ekintzak antolatzen dira EAEko udalerririk gehienetan. Ermuko etxebizitza eta saltokietako balkoi eta leihoetan jartzen den puntu lila herritarrek emakumeenganako indarkeriaren kontra egiten duten adierazpena da. Egindako kanpainen gainean informazio gehiago lortzeko ondorengo esteka edo azaroaren 25 atalera jo daiteke.

Azaroak 25: Emakumeen aurkako indarkeriaren Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25eko kanpainen historikoa


Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo