Atal honen bitartez Ermuko Udalak beste pertsona batekin partekatzeko etxebizitza bat aurkitzen lagundu nahi dizu, eta berarekin guztiz modu seguruan harremanetan jartzeko aukera izango duzu. Horretarako ez duzu zure datu pertsonalik udal web orrian argitaratu beharrik izango, eta harremanetan jarri nahi duzun pertsonak bakarrik ikusi ahal izango ditu zure datuak.
Bi kategoria ezarri ditugu horretarako: bata, etxebizitza eduki eta berori partekatzeko pertsona baten bila ari direnentzat, eta bestea, etxebizitzarik eduki ez eta norbaitekin partekatzeko etxebizitza baten bila ari direnentzat.
Este foro no podrá ser utilizado por agencias inmobiliarias o personas particulares con la finalidad de promocionar, vender o alquilar sus viviendas o locales comerciales.
Zirkulazioaren segurtasuna, eraginkortasuna eta erosotasuna areagotze aldera, seinale horizontalak eta bertikalak oso garrantzitsuak dira zirkulazioa arautzeko eta antolatzeko, horregatik behar beharrezkoa da seinale horien informazioa beti, une oro, osoa izatea eta seinaleak ondo kontserbatuta eta ondo ikusteko moduan mantentzea.
Atal honen bitartez zeuk lagun diezaiokezu Udaltzaingoari udalerriko kaleetako seinale horizontalak eta bertikalak berritu, mantendu, kontserbatu edo hobetzeko ikusten dituzun beharrak identifikatzen.