Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermuko udalak folk musikako herriko taldeekin lankidetzan jardunez ‘Folkez Blai’ deritzan folk taldeko XVI. lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea.
Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek eta aurreko edizioaren talde irabazleak ere kontzertua eskainiko dute lehiaketako taldeek egingo duten oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 10tik 12ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.