Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

2021eko Folkez Blai lehiaketaren banda gonbidatuak eta iazko edizioaren irabazlea



Howdy Bluegrass (Euskadi) -Iazko irabazlea-

Howdy Bluegrass taldearen argazkia

Folk eta herri musika zaleak izanik, bereziki bluegrass estiloan oinarritzen den Howdy taldea osatzen dute Jonek, Julenek, Gorkak, Jose Marik eta Urbilek. Beraien sormeneko doinu eta abestiekin osatzen dute batez ere errepertorioa eta 40. hamarkadan Bill Monroek sortutako musika estilo hau dute zutabe nagusi, baina Old Time eta keltiar kutsuko zenbait doinu ere tartekatzen dituzte. Bluegrass musikaren ezaugarri nagusietako bat, doinu eta ahots armonia berezien eta erritmo bizi eta indartsuen arteko bategitean dago. Bereizgarri dira ere mikrofono bakar baten inguruan sortzen diren etengabeko mugimenduetan, musika tresna ezberdinen artean sortzen diren elkarrizketa sutsu eta amaigabeak.


Felpeyu (Asturias) -Gonbidatua-

Felpeyu taldearen argazkia

Asturiasko musika tradizionala berregitea da Felpeyu taldearen lanaren helburua, Europako folkean gaur egun dauden joerekin batera. Horretarako, Asturiasko herri-tradiziotik datorren instrumentazioa eta Europako esparru atlantiko orokorrago eta gaurkoago batetik datorrena uztartuz egiten dute soinua, baina soinu akustikoa galdu gabe.


'El barco de Martín' - Jorge Arribas (Gaztela-Leon) -Gonbidatua-

'El barco de Martín' - Jorge Arribas taldearen argazkia

Jorge musikaria Fetén Fetén eta Taper Duel bikoteen sortzailearekin (Musgaña eta Celtas cortos taldeetako kide ohia) formazio akademikoa (zeharkako txirula eta goi mailako akordeoia, musikoterapiako masterra) biltzen duen musikaria da.

Nazioarteko birek eta musikari eta lagun handiekin batera egindako proiektuek eta lankidetzek sormena eta hizkuntzaren irekiera sustatzen dute, tradiziotik musika berrietara.

"El Barco de Martín" bere proiektu berria familientzako kontzertu didaktiko gisa aurkezten da Cesar Mayorga, Diego Martin eta Sem Sobrino musikariekin batera.



Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo