Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreirok beraien ideia gauzatzen hasi ziren poliki poliki, gaur egun euskal folk musikan presentzia handirik ez duen instrumentu bat berreskuratu asmoz: Zarrabetea. Musikariek doinu berriak aurkitu nahi izan dituzte proiektu honen bidez, eta horretarako soinu garaikideetatik abiatutako sorkuntzak gehitu dizkiete errepertorio tradizional bati. Nahasketa horri, beraz, osagai bakarra falta zitzaion: Leire Etxezarreta arrasatearra, taldeari ahotsa, perkusioa eta sorkuntza propioko kantuak eskaintzen dizkiona. Taldea duela gutxi sortu bada ere, bertako musikariek bide luzeak izan dituzte orain arte euskal musikaren eszenan.
Informazio gehiago: