Jarraian dituzu Fibermua sarearen bitartez zerbitzua eskaintzen ari diren operadoreak:
Aurkezpena: Adamo Etorkizuna da Espainiako telekomunikazio-zerbitzuen hornitzaileei dagokienean. Zuntz optikoko bere azpiegiturari esker abiadura handiko Internet eta beste telekomunikazio zerbitzu batzuk eskain diezazkieke bertan bizi diren bezero eta enpresei, kalitaterik eta edukiera handienarekin,eta prezio guztiz lehiakorretan.
Ermuko denda banatzailea: Enter Informática Helbidea: Seigarren Medeurrena kalea 19, 48260 Ermua (Bizkaia) Telefonoa: 943 17 90 37
Aurkezpena: Herriko enpresa bat da eta zerbitzu pertsonalizatua, eta merkeago, eskaintzen die bere bezeroei. Ematen dituen zerbitzuen artean Internet zuntz optiko bidez, telefono finkoa eta mugikorra, telebista eta abar dituzu.
Aurkezpena: Sarenet 1995ean jaio zen enpresa-munduan espezializatutako Internet-hornitzaile legez. Ordutik hona bide luzea egin du eta berrikuntza asko egin ditu sistemak hobetzeko eta bezeroei beraien lanean laguntzeko gogor lan eginez. Gaur enpresa-munduan espezializatutako ahots- eta datu-operadorerik nagusienetakoa da Espainian.
Aurkezpena: IKT enpresa bat da, enpresentzako teknologia- eta komunikazio-integratzaile moduan definitzen dena, solaskide bakarraren bidez zerbitzurik aurreratuenen inguruan aholkuak ematen, diseinatzen eta ezartzen espezializatua. Bere negozio-ildoak hauexek dira: Internet-, ahots- eta datu-operadorea, komunikazio-plataforma bateratuak, zerbitzuen kudeaketa, sare-azpiegiturak, sistemak eta abar.
Aurkezpena: Bere helburua bezeroei konektibitaterik hoberena eskaintzea da, gizarte digitalaren beharrizan berriei erantzuteko. Horretarako, azken-azkeneko sare finko (zuntza) eta mugikorretan (4G) inbertitzen ari dira, espainiar gizarte eta ekonomiaren eraldaketa digitala bultzutzeko.
Aurkezpena: Orangek telekomunikazio-zerbitzu finko, mugikor eta konbergenteetan Espainian dituen erreferentzi marketako bat da. Gainerako markekin batera –Orange amena, simyo eta República Móvil- 20.319.000 bezeroren konfiantza dauka Espainian (16.187.000 telefono mugikorrean eta 4.133.000 banda zabal finkoan), zerbitzu finko, mugikor eta telebistaren eremukoak dituztela.
Aurkezpena: Amenak mugikorreko kontratudun zerbitzua eskaintzen dizu tarifarik onenetan, mugikorrik hoberenak epeka ordaintzeko, eta hori guztia iraunkortasun-konpromisorik gabe. Erabil ezazu Orange sarea, eta estaldura-bermerik zabalena izango duzu.
Aurkezpena: Vodafone Taldea munduko telekomunikazio konpainia handienetako bat da diru sarrerengatik, eta ahots, mezularitza, datu eta komunikazio zerbitzu finkoak ematen ditu. Vodafonek, Espainian, munduko enpresa lider horren esperientzia eta gaitasunari etekina ateratzen dio, bere bezeroei - Gizabanakoei, negozioei eta komunitateei – Hobeto konektatuta egoten laguntzen dielako.