Aholku batzordea
Izena |
Ermuko Udaleko Euskararen Aholku Batzordea. |
Izaera eta kokapena |
Organo aholku-emailea da, eta Ermuko Udalari atxikia Euskara Batzorde informatiboaren bitartez. Organo aholku-emaile hau udalerrian hizkuntza-normalkuntzan diharduten talde, elkarte eta erakunde publiko eta pribatuetako ordezkarien harreman-organoa izango da. |
Egitekoak |
- Udalari Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia egokitzen laguntzea, hots, udalerriko plan estrategikoa egiteko aholkuak ematea, Udalbatza Osoak ontzat eman aurretik
- Onarturiko plan estrategikoa garatzeko urteko kudeaketa-planen jarraipena egitea.
- Oro har, Ermuko Udalak Euskara Batzorde Informatiboaren eskariari jarraituz, Ermuko udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea.
|
Partaideak |
Udalaren Euskara Aholku Batzordearen osaera udalerriko biztanle-kopuruaren araberakoa izango da.
Ermuak 16.000 mila biztanletik gora izanik, honako hauek osatuko dute batzordea:
- Lehendakaria: Ermuko Udaleko Euskararen Batzordearen Burua.
- Lehendakari-ordea.
- Ermuko euskara teknikaria, idazkari-lanak burutuko dituena.
- Udal euskaltegiaren arduraduna.
- Udalerriaren hizkuntza-normalkuntzan eragiten duten esparruetan esanguratsuak diren andre-gizonen artean aukeratutakoak, gehienez 16 lagun. Ordezkariak izendatzeko orduan arreta berezia jarri zaie belaunez belauneko euskararen jarraipena bermatzeko lanean diharduten elkarte-erakundeetakoak, euskararen erabilera bermatzeko auzogintzan eta zerbitzugintzan edota euskararen kalitatea elikatzen dihardutenetakoak izateari.
|
Jarduteko moduak |
- Bileren aldikotasun.
Udaleko Euskararen Aholku Batzordeak urtean ohiko bi batzar izango ditu gutxienez, eta horiez gain Lehendakariak ohi kanpo dei ditzakeenak. Bilera-deiak idazkariak egingo ditu, idatziz, bilera-eguna baino gutxienez zortzi egun lehenago. Idazkian bileraren data, ordua eta tokia jasoko dira eta baita bileraren gai-zerrenda ere. Ohi kanpoko deialdiak aipatutako ezaugarri berak izango ditu, eta bilera egin baino gutxienez lau egun aurretik egin beharko da deia. Lan-taldeek ere, hala badagokio, urtean bi batzar izango dituzte gutxienez.
- Bilera-agiriak.
Udaleko Euskararen Aholku Batzordearen idazkariak bileren agiria egingo du Batzordearen -edota lantaldearen- hurrengo batzarrean onartzeko, hala badagokio. Agiria onartu ondoren, idazkariak izenpetu egingo du, Lehendakariaren oniritzia izanik. Agiriak Udaleko Euskara Zerbitzuan gordeko dira eta Aholku Batzordeko kideen esku izango dira.
|