Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Olentzerori gutuna lehiaketaren xehetasunak


Itzuli

Lehiaketaren datu orokorrak
Izena: XIV Olentzerori gutuna (2020)
Data: 2020/12/4
Oinarriak: Oinarriak atzitu

Deskripzioa: Ekimenean edozein pertsonak har dezake parte. Eskutitza euskaraz idatzita egon behar du. 12 urtetik gorakoentzako kasuan, gutunak gutxienez orrialde beteko luzera izango du. Partehartzaileak ezinbestean, izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea jarri behar du. Gutunak udal liburutegian jarrita egongo den Olentzeroaren gutunontzian utzi ahal izango dira abenduaren 4tik 28ra bitartean. Abenduaren 29an lankideek eskutitzak jaso eta sailkatu egingo dituzte adinaren arabera. Sarituak suertatzen direnei etxera deituko diete horren berri emateko

Zer da lehiaketaren helburua?: Lehiaketaren helburua herritarren artean euskararen erabilera komunikazioetan bultzatu eta suspertzea da. Antolatzaileek gure bizitzan nahiko lehia izaten dugula eta, ekimena bideratzeko lehiaketaren formula ez erabiltzea erabaki dute. Horren ordez, parte hartzaile guztien artean sariak banatuko dituzte, euskararentzat hobe baita erabiltzaileak izatea irabazleak
Zer saritzen da?: Ez da lehiaketa, zozketaren bidez ematen dira sariak
Nola, noiz eta non?: Gutuna Liburutegira edo Euskara Sailera ekarriz. Epea: abenduaren 26

SARIDUNAK
- 4 urte: Urko Rodríguez Sánchez - 6 urte: Jacobo Bermidez Bañol - 7 urte: Cloe Moya Romero - 8 urte: Bittor 9 urte: Elene - 10 urte: Aner González - 11 urte: Gari Domingo - 12 urte Andoni Nogales Txabarri -13 urte: Irati de Dios/ Uxue Aranberria/ / Uxue del Campo -Nagusiak: Richard Medina



Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo