Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Berbalagun izeneko ekimenean euskal hiztunak, euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira; bigarren horiek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Azken batean, helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea da. Ekimena azaroan hasten da eta hurrengo urteko ekainera arteko iraupena du, hau da, euskaltegietako ikasturtearen antzera. Talde horiek, besteak beste, kultur ekitaldiak, irteerak, afariak eta abar egiten dituzte.