Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Agenda


         



Gertaera zerrenda
Argazkia Data Ordutegia Lekua Gertaera
2020/11/1 https://izenematea.euskaraldia.eus/ Euskaraldia izen ematea
Eman izena euskaraldian: https://izenematea.euskaraldia.eus/
2020/11/2 Herriko dendetan San Martin erakuslehio lehiaketa
San martin Kulturalaren barruan urtero egiten den eskaparate lehiaketa mantendu egingo da. Herrian kolorea jarri bezeroen gozamenerako. Saridunek, 1. Eta 2.ak , oparitxo bat jasoko dute saltokian bertan. Epaimahaia azaroaren 12an, osteguna, pasatuko da erakusleiho guztiak ikusi eta balorazioa egitera. Ostiral goizean emango da lehiaketaren epaia eta sariak banatuko dira
2020/11/4 Udal Lioburutegia Irakurri Gozatu eta oparitu
Jendea euskarazko liburuak irakurtzera animatzeaz gain, egitasmoak liburuak elkarri oparitzea edo trukatzea ere proposatzen du, harremanak lantzeko praktika gisa.
2020/11/4 19:00 Lobiano Kulturgunea Euskaraldia: Prestakuntza

Hilabete bat barru hasiko da Euskaraldia! Aukeratu zure rola eta eman izena hurrengo estekan: https://izenematea.euskaraldia.eus/ ����

Ahobizi eta belarriprest rol horietan prestatzeko asmoz, tailer ireki bat izango da. Prestakuntza saio honen bitartez hizkuntza-ohiturez hausnartzeko espazio bat sortu eta Euskaraldiaren bigarren edizioak iraungo dituen 15 egunetarako egin nahi ditugun aldaketetan ahalik eta erosoen sentitzeko tresnak trukatu eta praktikan jarri nahi dira.

Animatu eta etor zaitez! Izen-emateko: ermukoeuskaltzaleensarea@gmail.com

2020/11/6 euskara@udalermua.net, Lobiano Kulturgunea Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa
Lanak emateko epea: azaroak 4 
2020/11/6 20:00 Ermua Antzokia Xabi Solano Maiza & Kimua dantza kolektiboa
Xabi Solano Maiza, Hernaniarra trikitilari eta musikagilea, Etzakit, 4 Itzal, The Solanos eta Esne Beltza taldeen sortzailea eta taldekidea, eta Fermin Muguruzaren birako kidea 2004tik. Azken urteotan bakarkako bi disko ere kaleratu ditu: “Esne zopak” eta "Ereñotzu”. Bere lan zabalari esker, Xabi trikitixaren munduan erreferentzia bihurtu dela esan dezakegu. 2019ko abenduan bere azken lana aurkeztu du, “Bi” disko bikoitza. Abesti berriez gain, euskal musikako abestien bertsioak ere aurkituko ditugu, hainbat musikari eta talderen laguntzarekin grabatuak. Ermua Antzokian Xabi Solanok bere musika aurkeztuko du. Kris ahizpa izango du lagun abesbatzetan, panderetan eta akordeoian, baita Zigor “DZ” DJa, haritz Beristain “Txiki” bateria jotzailea, Txus Aranburu teklatu jotzailea, Aitor Zabaleta baxu jotzailea eta Ander Zubillaga gitarra jotzailea ere. Horiez gain, dantzaren laguntza izango du ikuskizuna osatzeko.
2020/11/6 Plaza Euskaraldia. izen ematea aurrez aurre ata txapa jasotzea
  • Urriak 30, ostirala 18:00-20:00
  • Urriak 31, larunbata 12:30-14:00
  • Azaroak 6, ostirala 18:00-20:00
  • Azaroak 7, larunbata 12:30-14:00
  • Azaroak 13, ostirala 18:00-20:00
  • Azaroak 14, larunbata 12:30-14:00
2020/11/9 19:30 Lobiano Kulturgunea Irakurketa kluba.

Irakurketa Kluba.Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.

  • Izena aldez aurretik eman behar da Liburutegian.
2020/11/11 19:00 Lobiano Kulturgunea Elikadura burujabetza eta agroekologiari buruzko hitzaldia
2020/11/11 19:30 Lobiano Kulturgunea Euskaltzaleen sarea. Batzarra
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
2020/11/13 20:00 Ermua Antzokia María Berasarte- Kontzertua
María Berasarte presenta su proyecto “LURRA ETA BIDEA” en el que representa su historia en forma de oda a su tierra y sus orígenes. Es la inquietud de una mujer que ha desarrollado su carrera a partir de la música ibérica pero siempre cuidando sus raíces vascas. Este es un viaje de ida y vuelta. Partiendo del clásico, llegó al fado y al flamenco, a la música celta, sefardí y ganó conocimientos de otros géneros sin perder su origen. María ha colaborado con artistas de la talla de Jordi Savall, Ara Malikian, Paco de Lucía o Carlos Do Carmo entre otros, y actuado en espacios y festivales internacionales como el Festival Internacional de Sibiu, el Hong Kong Arts Festival o el Palais de Beaux-Arts de Bruselas.
2020/11/18 17:30 Lobiano Kulturgunea Gazteentzako Irakurketa kluba
2020/11/19 19:00 Lobiano Kulturgunea Biba ardo ekologikoaren dastaketa
Arturo Villanueva Arteagaren eskutik. Plaza mugatuak. Izena emateko 688632874 telefonora deitu.
2020/11/20 Ermua Euskaraldia
Azaroaren 20an hasten da Euskaraldiko ariketa praktikoa 15 egunetan zehar iraungo duena.
2020/11/20 20:00 Ermua Antzokia SANTA ZEZILIA Jaialdia
Musikaren zaindariaren omenez egin ohi den jaialdia, Alboka Musika Eskolako ikasleek eta Txindurri taldeko dantzariek eskainia.
2020/11/21 20:00 Ermua Antzokia Zinea: Ane
Ane 2020 urtean David Pérez Sañudok zuzendutako film bat da, thriller generokoa. Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila
2020/11/21 10:30 Lobiano Kulturgunea Gazteentzako irakurketa klub digitala
  • Gazteentzako irakurketa klub digitala (9-11 urte).
  • Plaza mugatuak. Izena eman Liburutegian.
  • Informazio gehiago
2020/11/21 9:30-13:30 izarra cengtreko hirugarren solairuan Gazteentzako tailer teknologikoak
  • 10 eta 13 urte bitarteko haurrentzat
  • Tailerra azaroaren 21ean eta 28an eta abenduaren 12an, 19an eta 26an burutuko da
  • Izen-emateak 30 euroko prezioa du.
  •  Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 17ra arte.
  • Informazio gehiago
2020/11/23 20:00 Ermua Antzokia Zinea: Ane
Ane 2020 urtean David Pérez Sañudok zuzendutako film bat da, thriller generokoa. Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila
2020/11/27 20:00 Ermua Antzokia Zaldi urdina. ARTEDRAMA
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
2020/11/28 17:00 Ermua Antzokia Pinocchio. Gorakada
Gure Pinocchio naturaren indar bat da, umeak bezalaxe. Egiazko Pinocchio bat da, pragmatikoa eta bihurria, eta, aldi berean, azkarra eta sanoa. Gizartearekin guztiz bat egiteak ez duenez betebetean aseko, borrokan aritu beharko du bai bere buruarekin, bai ikasteko asko duen gizarte batekin. Lana eszenaratzeaz hiru aktore eta musikari bat arduratuko dira. Objektuen jolasa erabiliz eta hizkuntza desberdinak gurutzatuz. Jatorrizko obraren izaera metaforiko eta esanguratsua azpimarratuko dute, berezkoa duen sinbolismoa nabarmenduz. Kontakizun txikiak egingo dira objektu sinple eta egunerokoak erabiliz, objektua baliabide diskurtsibo bezala erabiltzera arte. Halaber, musikak eta soinuek ikuslegoaren adimena garatzen lagunduko digute, imajinazioa eta sormena sustatu ahala
2020/11/28 11:00 Lobiano Kulturgunea Liburu Txiki Kluba

3-5 urte bitarteko umeentzako irakurketa kluba

Izena aldez aurretik eman behar da Liburutegian.

2020/11/28 12:15 Lobianoi Kulturgunea Liburu bat, mundu bat

6-8 urte bitarteko umeentzako irakurketa kluba.

Izena aldez aurretik eman behar da Liburutegian.

2020/11/28 17:30 Lobiano Kulturgunea Arratsaldean kontu kontari
Pontxa eta ipuin kutxa” Jaione Urtasun ipuin kontalariaren eskutik, 5-7 urte bitarteko umeentzat

Gora




© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo