Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Aurrekontua urtero egiten da, oreka finantzario, unibertsaltasun, lotura-gabetasun eta osotasunaren printzipioen arabera, eta finantza eta kontu gaietan Ermuko Udalak bere erakunde autonomiadunek eta bere menpeko sozietate publikoek, ekonomia- eta aurrekontu-ekitaldi bakoitzean, gauzatuko duten jarduera ekonomikoaren gida-programako erabaki multzoaren formazko dokumentua da.
Udal jarduera planifikatu eta programatzeko erreminta oinarrizkoa izateaz gain, udal baliabideak behar bezala administratzen ote diren kontrolatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko tresna da aldi berean.
Ermuko Udalaren Aurrekontu Orokorra Udalaren beraren Aurrekontuak, Udalaren erakunde autonomiadunen aurrekontuek, hau da, Udal Euskaltegiko Fundazioaren aurrekontuak eta Udal Kirol Erakundearenak, eta PROIMERSA eta PROMOSA udal sozietate publikoen aurrekontuek osatzen dute.
Udal Aurrekontua, Ermuko Udalaren Aurrekontu Orokorraren zati izanik, udal alor guztien kudeaketa-eremua islatzen du, eta urtean eskuratzea espero diren diru-sarreren aurreikuspena eta gehienez gastatu ahal izango dena jasotzen du.
Udal Aurrekontua udal gobernuko taldeak lantzen du eta Udalbatzarrak aztertu, eztabaidatu eta onesten du.