Zer jasotzen da Aurrekontuan?
Itzuli
Ermuko Udalaren Aurrekontu Orokorra ondorengo dokumentuez dago osatua:
- Txosten orokorra.
- Txosten ekonomiko-finantzarioa.
- Itxitako azken urtealdiaren likidazioa, diruzaintzako geldikina eta aurrekontu-emaitza jasoz.
- Aurrekontua betearazteko araua, non aurrekontu gaietako xedapen orokorrak Ermuko Udalaren antolaketari eta egoerari egokituta jasotzen diren, bai eta aurrekontuak behar bezala kudeatzeko behar diren beste arau batzuk ere, gastuak ahalik eta ondoen egiteko eta baliabideak biltzeko egokiak eta komenigarriak diren prebentzioak ezarriz.
Udal Aurrekontuan ondorengoak biltzen dira:
- Eskubide ekonomiko guztiengatiko Diru-sarreren gutxi gora-beherako Egoera-orria, hots, aurrekontu-ekitaldian kontzeptu guztiengatik bilduko denaren aurreikuspena.
Diru-sarreren Egoera-orrian jasotzen diren zenbatekoak gutxi gorabeherakoak dira, Aurrekontua egiten den unean zehaztasunez ezagutzen direnak salbu, zeinak zehaztasunez eta kopuru finkoa adieraziz jasoko diren.
- Gastuen Egoera-orria, ordainketa-obligazioei eta konpromisoz hartutakoei erantzuteko beharrezko kredituak biltzen dituena.
Onetsitako eta erabilitako Konpromiso-kredituen Eranskin bat, non Aurrekontua aurkezten den egunean Udalak jada erabili dituenak jasotzen diren, bakoitzari dagokion urtearen arabera berezita.
- Onetsitako eta erabilitako Konpromiso-kredituen Eranskin bat, non Aurrekontua aurkezten den egunean Udalak jada erabili dituenak jasotzen diren, bakoitzari dagokion urtearen arabera berezita.
- Ekitaldian egingo diren Inbertsioen Eranskin bat, gauzatu daitezkeela aurreikusten diren gastu-proiektuen banakapena jasoko duena.
- Transferentzia Arrunten eta Kapital-transferentzien Eranskin bat, Aurrekontuan kapitulu horietan, gauzatu daitezkeela aurreikusten diren proiektuetan, aurreikusten diren gastuak zehaztuz.
- Udalak ematen dituen Diru-laguntza Izendunen Eranskin bat.
- Zorpetzeen Eranskin bat, Udalak aurrekontu-ekitaldiaren hasieran eta amaieran izango duen finantza-zorraren aurreikuspena jasoko duena, eta aurreikusten diren interes-aldaketak eta ordainketak zehaztuz, bai eta eragiketa arrunten ondoriozko baliabideekiko finantza-zama ere.
- Pertsonalaren gaineko Eranskin bat, Ermuko Udaleko, Udal Euskaltegia Fundazioa eta Udal Kirol Erakundea erakunde autonomiadunetako eta PROIMERSA eta PROMOSA udal sozietate publikoetako aurrekontu-plantilla osatzen duten aurrekontu-zuzkidurazko lanpostuen zerrenda jasoko duena.
Gora