Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Aurrekontua Udalak urtero onesten duen dokumenturik garrantzitsuena da. eskuratzea espero den diru-sarreren aurreikuspena eta urte bakoitzean gehienez egin ahal izango diren gastuena biltzen ditu.
Nahiz eta Aurrekontua konplexutasun juridiko eta ekonomiko handiko dokumentua den, udal gardenago baterantz jo nahi dugu eta Ermuko auzotarrak ez daitezela gertaera eta erabakien ikusle huts izan, herriaren kudeaketaren protagonista baizik.
Helburu horrekin hemen aurkezten dugu Aurrekontuaren informaziorik garrantzitsuena, hiritarrek zenbat diru sartzen den, zertan gastatzen den eta zertarako erabiltzen den gure zergen dirua jakin dezaten.
Udal kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren informazio gehiago emateak, gardentasunaren kulturan sakontzeaz gain, udal kudeaketaren errendimendua eta eraginkortasuna areagotzen lagunduko duela uste dugu.