Herritarren eskubideak
Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 35. Artikuluaren egokitzapena eta Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 14, 15 eta 16. artikuluak.
- Argibideak eta orientazioa jasotzea, eta errespetuz hartzea.
- Tramiteen arduradunak nortzuk diren jakitea.
- Administrazio erregistro eta artxiboetan sartzea, gainerakoen eskubideei kalterik egin gabe eta berau saihesten duten herri intereseko arrazoirik ez badago.
- Aurkezten dituen jatorrizko agirien zigilatutako kopia eskuratu eta itzultzea, espedientean agertu behar badira.
- Espedienteren batean interesduna izatekotan, espediente horren tramitazio egoeraren berri izatea eta agirien kopiak eskuratzea.
- Alegazioak egin eta agiriak aurkeztea, entzunaldi-tramitearen aurreko prozeduraren edozein unetan.
- Arauetan eskatzen ez den agiririk ez aurkeztea, edo gaia kudeatzen dabilen administrazioak baduen agiririk ez aurkeztea.
- Jakinarazpenak aurkezteko leku eta modua aukeratzea.
- Administrazioaren beren-beregizko erantzuna jasotzea.
- Legez hala dagokionean, erantzukizunak eskatzea administrazioari eta bere zerbitzura lanean dauden langileei.
- Datuak Babesteko Erregistro Nagusia kontsultatzea, bere datuen tratamendu eta helburua zein den ikusteko eta fitxategiaren arduraduna nor den jakiteko.
- Bere datuak zuzendu edo ezeztatzea, eta horiek erabiltzeari uko egitea, legean aurreikusitako baldintzen arabera.
- Konstituzioak eta legeek aintzatesten dizkioten gainerakoak.
Zure ustez honako eskubideren bat errespetatzen ez bada, erreklamazioa egin dezakezu Ermua Hiriko Udalak udal bulego guztietan etaudalaren webgunean eskaintzen duen kexa eta iradokizunen prozesuaren bitartez.
Gora