Aurrez aurrekoa: osasun-larrialdiko egungo egoera dela-eta, hitzordua eskatu behar da (943175427). Egun horretan, ikastetxera joan behar da, maskararekin, eta honako agiri hauek aurkeztu:
NANaren fotokopia.
Erroldatze-ziurtagiriaren fotokopia.
Ikasle bakoitza espezialitate bakar batean matrikulatuko da aukera nagusi legez, baina horrez gain besteetan ere izena eman dezake, nahiago duen ordenaren arabera.
Ikasturte hasieren 12 ikasle bildu ez dituen espezialitatea kendu egingo da.
Betebeharrak
Programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehen 15 eta 17 urte bitartean beteta edukitzea.
15 urteko ikasleak, DBH 2. maila amaitu eta 3. mailara pasatu ezin direnean, programa hauetara sar daitezke, beraien Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen gizarte-hezkuntzazko txostena aurkeztuta.
Ezin izango dute DBHko titulurik eduki.
Aurkeztu beharreko agiriak
Errolda-agiria.
NANaren fotokopia eta argazki atera-berria.
Eranskin I eta II (familien onespena eta aholkurariaren aholkua).