Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal sozietateak


Itzuli

PROMOSA

PROMOCIÓN ECONÓMICA DE ERMUA, S.A.U., PROMOSA, udal sozietate anonimoa da. Epemugarik gabe eratu zen Sergio González Delgado Ermuko notarioak 2000ko abenduaren 26an onartutako eskritura publikoaren bidez, baina ondoren xede soziala aldatu eta gaur egungoa eskuratu zuen Rafael María Ortiz Montero Ermuko notarioak 2012ko uztailaren 17an baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 1.047 zenbakiarekin.

Sozietate horrek Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du, 3.988 Liburukian, 91. folioan, BI-29.934 orrian eta A-95.131.447 IFZrekin.

Asmoa: industria-alorreko nahiz hirugarren sektoreko jarduerarako lurzorua sustatuz eta eskainiz, Ermuko udalerriaren garapen ekonomikoan laguntzeko orotariko ondasunak eta aktiboak erosi, eraldatu eta eskualdatzea.

Haren helburua da, gainera, era guztietako etxebizitzak (libreak, babes ofizialekoak, udal tasatuak), garaje-lekuak eta merkataritza-lokala sustatu, eraiki eta saltzea, baita egin beharreko gainerako hirigintza-jarduera guztiak egitea ere; bereziki, Ermuan babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza tasatuak eta alokairurako txandakako etxebizitzak sustatu, eraiki eta saltzea.

Era berean, haren xede soziala da telekomunikazio alorreko sare, instalazio eta ekipamenduak diseinatu, erosi, kudeatu, teknikoki planifikatu, burutu, eraiki, ezarri, abian jarri, erabili, kudeatu, ustiatu, mantendu eta horretarako langileak trebatzea, dela bere kabuz, dela hirugarrenen bidez. Ildo beretik, komunikazio elektronikoko zerbitzuak nahiz lehen aipaturikoen parekoak ematea.

Zuntz optikoko udal sare neutroa

Proiektu hori sortu zenean, hauxe zen asmoa: ingeniaritza zibileko lehen mailako eta bigarren mailako sare-azpiegitura sortzea eta ekipamendu elektronikoa, zuntz optikoak eta telekomunikazioko sistemak ezartzea, Ermuan ‘Open Access’ erako telekomunikazio-sarea antolatu ahal izateko. Izan ere, horri esker, banda ultra-zabaleko eta NGA erako zerbitzuak ezarri ahal izango dira, azken bezeroei 100 mega eta 2 Gb bitarteko datu-abiadura helarazteko gai izango zen zuntz optikoaren bidez.

Proiektuaren kostua eta finantzaketa
Zuntz optikoko udal sare neutroaren kostua eta finantzaketa
Teknikoak fibrarekin lan egiten

Tokiko Enplegua eta Iraunkortasuna sustatzeko 2010eko Estatu Fondoaren kargura finantzatu zen nagusiki elektronikaren alderdia, bai eta proiektuaren arabera 11 konexio-nodotan banatu den sare nagusiaren garapena ere. Era berean, udalerriko auzoetako batean saio pilotua egin ahal izan zen horrela, Telekomunikazioen Merkatu Batzordeak aztertu eta baimenduta, saioa egin, testak burutu eta akatsak zuzendu ahal izateko. Ildo beretik, sarearen mantentze teknikoari buruzko hainbat aukera zehaztu ahal izan dira. 2011ko urrian burutu zen azkenik sarea.

Sare nagusia ezarri ondoren, Ermuko Udalaren Osoko Bilkurak proiektuari jarraipena eman eta zuntz optikoa nodo horietako bakoitzetik atari bakoitzera eta etxebizitza bakoitzera eramateko aukera aztertu zuen. Azkenik, Promoción Económica de Ermua, SA udal enpresa publikoa (sozietatearen kapitalaren % 100 Ermuko Udalarena) aukeratu zen lan hori egiteko eta, azkenean, sarearen kudeaketaz arduratzeko.

2012ko ekainean Ingenería de Telecomunicaciones Aplicaciones y Proyectos TIC enpresari esleitu zitzaion proiektua eta, behin idatzi eta onartu ondoren, sozietatearen batzar nagusiak (Ermuko Udalaren Osoko Bilkurak) bigarren mailako sarea egiteko eta FTTH zuntz optikoko sarea eta GPON teknologia antolatu eta eraikitzeko lanak esleitzeko lehiaketa publikoa abiarazi zuen. Azken batean, zuntz optikoa nodo horietako bakoitzetik atari eta etxebizitza bakoitzera eramatea.

Azpiegitura hori garatzeko inbertsioa 4.000.0000 eurokoa izan da (BEZ barne).

Horretaz gain, Promoción Económica de Ermua, SAren hainbat batzar nagusitan (Ermuko Udalaren osoko Bilkuretan) proiekturako finantzaketa onartu da. Alde batetik, sozietatearen kapitala 2,5 milioi eurotan handitu da Ermuko Udalaren baliabide propioen bidez, gehi Eusko Jaurlaritzaren 15 urterako kreditu baten bidez (inbertsioaren % 50), zientzia- eta teknologia-arloko inbertsioetarako deialdi publiko baten esparruan.

Gora



© Ermuko Udala, 2021 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo