Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal sozietateak


Itzuli

PROMOSA

PROMOCIÓN ECONÓMICA DE ERMUA, S.A.U., PROMOSA, udal sozietate anonimoa da. Epemugarik gabe eratu zen Sergio González Delgado Ermuko notarioak 2000ko abenduaren 26an onartutako eskritura publikoaren bidez, baina ondoren xede soziala aldatu eta gaur egungoa eskuratu zuen Rafael María Ortiz Montero Ermuko notarioak 2012ko uztailaren 17an baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 1.047 zenbakiarekin.

Sozietate horrek Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du, 3.988 Liburukian, 91. folioan, BI-29.934 orrian eta A-95.131.447 IFZrekin.

Asmoa: industria-alorreko nahiz hirugarren sektoreko jarduerarako lurzorua sustatuz eta eskainiz, Ermuko udalerriaren garapen ekonomikoan laguntzeko orotariko ondasunak eta aktiboak erosi, eraldatu eta eskualdatzea.

Haren helburua da, gainera, era guztietako etxebizitzak (libreak, babes ofizialekoak, udal tasatuak), garaje-lekuak eta merkataritza-lokala sustatu, eraiki eta saltzea, baita egin beharreko gainerako hirigintza-jarduera guztiak egitea ere; bereziki, Ermuan babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza tasatuak eta alokairurako txandakako etxebizitzak sustatu, eraiki eta saltzea.

Era berean, haren xede soziala da telekomunikazio alorreko sare, instalazio eta ekipamenduak diseinatu, erosi, kudeatu, teknikoki planifikatu, burutu, eraiki, ezarri, abian jarri, erabili, kudeatu, ustiatu, mantendu eta horretarako langileak trebatzea, dela bere kabuz, dela hirugarrenen bidez. Ildo beretik, komunikazio elektronikoko zerbitzuak nahiz lehen aipaturikoen parekoak ematea.

Zuntz optikoko udal sare neutroa

Proiektu hori sortu zenean, hauxe zen asmoa: ingeniaritza zibileko lehen mailako eta bigarren mailako sare-azpiegitura sortzea eta ekipamendu elektronikoa, zuntz optikoak eta telekomunikazioko sistemak ezartzea, Ermuan ‘Open Access’ erako telekomunikazio-sarea antolatu ahal izateko. Izan ere, horri esker, banda ultra-zabaleko eta NGA erako zerbitzuak ezarri ahal izango dira, azken bezeroei 100 mega eta 2 Gb bitarteko datu-abiadura helarazteko gai izango zen zuntz optikoaren bidez.

Helburua
Zuntz optikoko udal sare neutroaren helburua
  • Fibermuaren logotipoa Ermuko Udalaren eta udalerri osoaren eraginkortasuna bultzatzea. E-laguntza, e-prestakuntza, e-lana, e-merkataritza eta e-administrazioa erabiliz, herritarren bizi-kalitatea hobetzea eta, horretarako, teknologia berrien bidez hainbat alor hobetzea: langileekiko barne-komunikazioa, eraikin eta espazio publikoetako instalazioen (argiteriaren, aire girotuaren, segurtasunaren...) kudeaketa eta kontrola, udal zerbitzuen efizientzia kulturan, gizarte-zerbitzuetan, kirolean, osasunean eta trebakuntzan...

    Azpiegitura horri esker, zerbitzu horiek guztiak aurretiaz esperientzia pilotuen bidez saiatzeko aukera dago, gero beste udalerri batzuetan ere eskaini ahal izateko.
  • Inguruko enpresen lehiakortasuna bultzatzea. Ermuko Udala inguruko enpresen orainaz eta etorkizunaz arduratzen da. Izan ere, enpresa guztiek dute produktu eta zerbitzuetan lehiakorragoak eta berritzaileagoak izateko kezka.

    Azpiegitura horri esker, enpresek komunikazio hobea izango dute inguruarekin.
  • Inguruko enpresa-ehuna birsortzen laguntzea. Ermuko Udalak IKTen aldeko apustua egin du, etorkizuneko sektorea delakoan. Hala, udalerrian ezarriko diren enpresentzako kokalekua eskaintzen die (Teknologia Zentroa eta Enpresa Mintegia), herrian bertan saioak egiteko (Ermua living Lab). Hala, saiakerak egin ondoren, emaitza beste herri batzuetan ezarri ahal izango da, besteak beste gizarte-, osasun- eta prestakuntza-alorrean tokian tokiko beharrizanak asetzeko. Azpiegiturari esker, esparru horretan gara litezkeen produktu berriak saiatu eta hobetu ahal izango dira herritarrentzat eta, batez ere, herritarrekin batera.

    Ermua gizarte-, osasun- eta prestakuntza-alorretako produktu eta zerbitzu berrien partaide bihurtuko da.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo