Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal sozietateak


Itzuli

PROMOSA

PROMOCIÓN ECONÓMICA DE ERMUA, S.A.U., PROMOSA, udal sozietate anonimoa da. Epemugarik gabe eratu zen Sergio González Delgado Ermuko notarioak 2000ko abenduaren 26an onartutako eskritura publikoaren bidez, baina ondoren xede soziala aldatu eta gaur egungoa eskuratu zuen Rafael María Ortiz Montero Ermuko notarioak 2012ko uztailaren 17an baimendutako eskritura publikoaren bidez, haren protokoloaren 1.047 zenbakiarekin.

Sozietate horrek Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emana du, 3.988 Liburukian, 91. folioan, BI-29.934 orrian eta A-95.131.447 IFZrekin.

Asmoa: industria-alorreko nahiz hirugarren sektoreko jarduerarako lurzorua sustatuz eta eskainiz, Ermuko udalerriaren garapen ekonomikoan laguntzeko orotariko ondasunak eta aktiboak erosi, eraldatu eta eskualdatzea.

Haren helburua da, gainera, era guztietako etxebizitzak (libreak, babes ofizialekoak, udal tasatuak), garaje-lekuak eta merkataritza-lokala sustatu, eraiki eta saltzea, baita egin beharreko gainerako hirigintza-jarduera guztiak egitea ere; bereziki, Ermuan babes ofizialeko etxebizitzak, etxebizitza tasatuak eta alokairurako txandakako etxebizitzak sustatu, eraiki eta saltzea.

Era berean, haren xede soziala da telekomunikazio alorreko sare, instalazio eta ekipamenduak diseinatu, erosi, kudeatu, teknikoki planifikatu, burutu, eraiki, ezarri, abian jarri, erabili, kudeatu, ustiatu, mantendu eta horretarako langileak trebatzea, dela bere kabuz, dela hirugarrenen bidez. Ildo beretik, komunikazio elektronikoko zerbitzuak nahiz lehen aipaturikoen parekoak ematea.

PROMOSAren ETA PROIMERSAren bat-egitea

2013an, Promoción Económica de Ermua, SAU (PROMOSA) eta Promoción Inmobiliaria Municipal de Ermua, SAU (PROIMERSA) udal sozietate publikoak bat egitea erabaki zen.

Logotipo de Promosa

Bat-egite hori burutzeko, PROMOSAk PROIMERSA xurgatu zuen. Sozietatearen Batzar Nagusian (Ermuko Udalaren Osoko Bilkuran) 2013ko urriaren 30ean onartu zen hori eta bat egiteko proiektu bateratua prestatu ondoren, 2013ko ekainaren 7an berretsi zuten PROMOSAko (sozietate xurgatzaileko) Administrazio Kontseiluko kide guztiek eta PROIMERSAko (sozietate xurgatuko) Administratzaile bakarrak.

Erabaki hori Ermuko Rafael María Ortiz Montero notarioak formalizatu zuen 2013ko abenduaren 20an, haren protokoloaren 1.564 zenbakiarekin.

Xurgatze-bidezko bat-egitearen ondorioz, PROIMERSA likidaziorik gabe desegin eta haren ondare oso-osoa PROMOSAren esku gelditu da, dena batera eskualdatu baitzaio berari.

Gauzak horrela, PROMOSAk PROIMERSAren eskubide eta betebehar guztien ondare unibertsala eskuratu du, bigarrena desegin ondoren.

Ikuspuntu teknikotik, azpimarratzekoa da PROMOSA eta PROIMERSA, biek ala biek, akziodun bakarra zutela: Ermuko Udala. Horregatik, “Erabat partaidetutako sozietateen xurgatzearen pareko suposamenduak” izenekoaren baitan burutu da eragiketa hori. Eragiketa horiek Merkataritza Sozietateen Egiturazko Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 52.1 artikuluaren pean araututa daude, Lege horretako 49. artikuluak halaxe aginduta.

Xurgatze-bidezko bat-egitearen helburua: Ermuko Udalaren menpeko sozietate publikoen egitura arintzea eta, horren bidez, kudeaketa-, administrazio- eta finantza-kostuak murriztea, gastu publikoaren zorroztasun- eta euspen-irizpideekin bat.

Ildo horretan, bat-egitearen bidez bi erakunde horien kudeaketa hobetu nahi izan da. Izan ere, ahaleginak sozietate bakar batetik zentralizatuko dira, sozietate horrek ondasun- eta finantza-egitura sendoagoa izango du eta bikoiztasunak saihestuko dira merkataritza- eta zerga-betebeharren alorrean.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo