Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren, Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzkoa, 56,1 artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeei buruzkoa, 75,3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, udaletxeek hauteskundeetako propaganda jartzeko berariazko lekuak erreserbatu behar dituzte.
Hori horrela, hauteskunde deia egin eta zazpi egunen buruan Udaletxeek Zonaldeko Hauteskunde-Batzari jakinarazi behar diote bakoitzaren udalerrian hauteskunde-kartelak dohainik jartzeko prest dituzten lekuak.
Zonaldeko Hauteskunde–Batzordeak hauteskundeetarako deialdi bakoitzean aurkeztutako hautagaien artean hauteskunde-propaganda jartzeko espazioak banatzen ditu, zerrenda bakoitzari, mota bereko aurreko hauteskundean izandako botoen portzentajearen araberako tokia emanez.
Hauteskunde propaganda panel finkoetan | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ermuko udalerrian hauteskunde-propaganda jartzeko panel finkoen kokapena:
Panel bakoitzaren ezaugarriak: egurrezko taula aglomeratua, bi metroko altuera eta 9,75 metroko zabalera duena. Panel multzoaren azalera erabilgarria, guztira: 136,5 m2 |