Ermuko Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

2019-2023(r)en ordezkariak beste erakunde batzuetan


Itzuli

Toki Erakundeen Antolakuntza, Jarduera eta Erregimen Juridikoari buruzko Araudiaren 38 c) artikuluak zera dio: “Udala eratzeko bilkura eta hurrengo hogeita hamar egunen buruan, besteak beste Udalaren Osoko Bilkurak kide anitzeko organoetako ordezkariak izendatzeko bilkura edo bilkura bereziak deituko ditu Alkateak”.

Ondorioz, Udalaren Osoko Bilkurari dagokio honako organo hauetako ordezkariak izendatzea:

Izarra Fundazioa


Izarra Fundazioa Ermuko Udalak lurralde-balioa sortzeko asmoz sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. EAEko fundazioen erregistroan F-345 zenbakia du, eta helburua berriz, hauxe da: zuzenean edo zeharka Ermuko lurralde-esparruan eta inguruan sistema produktiboa eta enplegua bultzatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko eta sozialak garatu eta sustatzea, betiere lurralde-garapenerako eredu iraunkorrean eta bizi-kalitate estandar altuetan oinarrituta.

Izarra Fundazioa gure udalerriko baliabide endogenoak ahalik eta gehien ustiatzera eta kanpoko jarduera ekonomia erakartzera bideratutako toki-garapeneko udal politikaren tresnetako bat da, bide horretatik Ermuaren bideragarritasun sozioekonomikoa bermatzen lagunduko duelakoan. Honako hauek dira Izarra Fundazioaren berariazko helburuak:

Izarra Fundazioa patronatu batek zuzentzen du: Ermuko Udalak izendatutako hiru ordezkari eta Ermuko enpresak ordezkatzen dituzten sei pertsonak osatzen dute patronatu hori. Ermuko Alkatea da patronatuko lehendakaria.

Izarra Fundazioko patronatuko kargu bakar batek ere ez du ordainsaririk jasotzen eta, era berean, ez du inolako dietarik jasotzen bilkuretara joateagatik. Gainera, Izarra Fundazioko patronatuko kideek ez dute inolako ekintzarik egingo euren buruak kontratatzeko edota lehen mailako familia-lotura duten pertsonak nahiz pertsona horien enpresak kontratatzeko.


Izarra Fundazioa(r)en osaera (2019-2023)
Kargua Izena Ordezkaritza Oharrak
Presidentea Juan Carlos Abascal Candás Alkatea Ordezkoa: Beatriz Gámiz Mata
Kidea Carlos Totorika Izagirre PSE-EE/PSOE Ordezkoa: José Manuel López Conde
Kidea Rosalía Herrera Yuste Udal teknikaria
Kidea Paul Yarza Agirregomezkorta EH Bildu Ordezkoa: Joanna Díaz Benito
Kidea Jol Gisasola Garai EAJ/PNV Ordezkoa: Arritokieta Araiztegi Arrizabalaga

Gora



© Ermuko Udala, 2022 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo