Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Udala eratu ondoren, udal talde politikoak osatzen dira. Horretarako, Udalean ordezkaritza duen udal talde politiko bakoitzak idazki bat aurkezten du nola deituko den, zer osaera izango duen eta bere bozeramailea eta ordezkoa nor izango diren zehazteko.
Udal talde politiko bakoitzak izendatutako bozeramaileek Alkateak edo berak eskuordetutako zinegotziak zuzentzen duen Bozeramaileen Batza osatzen dute.
Udal talde politiko bakoitzak izendatutako bozeramaileek Alkateak edo berak eskuordetutako zinegotziak zuzentzen duen Bozeramaileen Batza osatzen dute.
Udalerrirako eta Udalaren jarduerarako garrantzirik handiena duten gaiei buruz jarduteko politika-maila goreneko informazio-, iritzi- eta eztabaida-organoa izanik, Bozeramaileen Batzaren funtsezko eginkizunetako bat da Alkateari laguntzea, aurkezten diren gaien inguruan Udalbatzako kideen artean adostasuna eta jarrera bateratua lortze aldera.