Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Udalbatzarrak, bere urteko aurrekontuetatik, zenbateko bat ematen die udal talde politikoei Zenbateko horrek bi atal bereizi ditu: bata berdina da udal talde politiko guztientzat, eta bigarrena, berriz, talde politiko bakoitzak duen zinegotzi kopuruaren arabera zehazten da, betiere Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako mugen baitan. Udal talde politikoei ematen zaien diru hori Korporazioaren baitan duten jarduera finantzatzeko edo sustatzeko izango soil soilik eta zenbateko hori ezingo da inolaz ere erabili Udalbatzarraren zerbitzura dauden langileak ordaintzeko edota ondasun izaerako aktibo finkoabihur daitezkeen ondasunak erosteko.
Udal talde politikoek aurreko paragrafoan aipaturiko zenbatekoaren kontabilitate berezia eramateko betebeharra dute eta Udalbatzarraren esku jarri behar dute berorrek eskatzen dien bakoitzean.
Udal talde politikoentzako zenbatekoa Udalbatzarrak ekitaldi ekonomiko bakoitzean onartzen duen Aurrekontua Gauzatzeko Arauaren 44. artikuluan zehazten da.
Udal talde politikoa | Zenbateko finkoa, talde bakoitzeko (€) | Zenbateko aldagarri, zinegotzi bakoitzeko (€) | Diru-kopurua 12 hilabete (€) |
|||
---|---|---|---|---|---|---|
Hilean |
12 hilabete |
Zinegotziak |
Hilean |
12 hilabete |
||
PSE-EE-PSOE | 413,62 € |
4.963,44 € |
7 |
1.650,32 € |
19.803,84 € |
24.767,28 € |
EAJ-PNV | 413,62 € |
4.963,44 € |
4 |
943,04 € |
11.316,48 € |
16.279,92 € |
EH Bildu | 413,62 € |
4.963,44 € |
3 |
707,28 € |
8.487,36 € |
13.450,80 € |
Elkarrekin Ermua | 413,62 € |
4.963,44 € |
2 |
471,52 € |
5.658,24 € |
10.621,68 € |
PP | 413,62 € |
4.963,44 € |
1 |
235,76 € |
2.829,12 € |
7.792,56 € |
Guztira | 72.912,24 € |
Zenbatekoa zehazteko, honako bi faktore hauek ezarri dira:
Udal talde politikoentzako diru-kopuruak izanik, ez zinegotzi bakoitzarentzako, zenbateko horiek ez daude PFEZaren menpe.