Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Idazkaritza/Gobernu-organoak


Itzuli

Funtzioak
Zer egiten dugu Idazkaritza/Gobernu-organoetan

Barne-kontroleko funtzioari dagokionez, Udal Idazkaritzaren ardurapean dago herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten egintza administrazioak legezkoak izango direla eta ordenamendu juridikoaren aurkako ez direla zaintzea. Azken batean, berak ziurtatzen du ahalmen horiek ez direla erabiliko legean oinarrituta ez dauden helburuetarako edo interes publikoa ez beste asmo batzuetarako.

Ildo beretik, haren eginkizuna da egintza administratiboetan herritarren interes partikularrak eta interes orokorrak, biak ala biak kontuan hartzea, bien arteko uztartzea bilatzeko. Hala, Ermuko Udalak ordezkatzen duen interes publikoa interes partikularren gainetik dagoela erabakiz gero, dagokion xedapen edo egintza administratiboan behar bezala, berariaz eta arrazoiz egiaztatu ahal izango da.

Xede horiek betetzeko, honako funtzio hauek betetzen ditu:

2015eko hauteskundeen ondoren adin-mahaia
  1. Udalaren Osoko Bilkuraren, Alkatearen eta kide anitzeko organoen egintza eta erabaki guztien fede publikoa ematen du eta lege-alorreko aholkularitza ematen die.
  2. Kide anitzeko gobernu-organoek burutu beharreko bileren deialdiak eta gai-zerrendak prestatu eta banatzen ditu, ziurtatzeko Udaleko kide guztiek bilkuraren, haren edukiaren eta gai-zerrendaren berri izango dutela, eta gai-zerrendan sartutako gaiak aztertzeko eta prestatzeko denbora nahikoz jakingo dutela, gainera.
  3. Udaleko kide anitzeko gobernu-organoetara joatea: Udalaren Osoko Bilkurara, Gobernu Batzordera, Gai Orokorren eta Udaleko Osoko Bilkuraren Informazio Batzordera, Kontuen/Ogasunaren Informazio Batzorde Berezira.
  4. Organismo Autonomoen eta Udal Sozietate Publikoen kide anitzeko gobernu-organoetara joatea: Udal Kirol Erakundearen Kontseilu Errektorera, Euskaltegiko Gobernu Batzordera (eskuordetuta) eta PROMOSAren Batzorde Orokorrera.
  5. Aktak idatzi eta zaintzea: Udalaren Osoko Bilkurarenak, Gobernu Batzordearenak, Gai Orokorren eta Udaleko Osoko Bilkuraren Informazio Batzordearenak, Kontuen/Ogasunaren Informazio Batzorde Bereziarenak, Udal Kirol Erakundearenak, Euskaltegiko Gobernu Batzordearenak eta PROMOSAren Batzorde Orokorrarenak, eta akta horiek gainbegiratu eta baimentzea, Alkatearen edo Lehendakariaren oniritziarekin batera.
  6. Egintzen eta erabakien egiaztagiriak ematea; Alkateari, Osoko Bilkuraren Lehendakariari; kide anitzeko gobernu-organoei laguntzea; eta gaiak Udaleko osoko bilkurara eraman aurretik Informazio Batzordeen dokumentazioa prestatzea.
  7. Kide anitzeko gobernu-organoen erabakiak jakinaraztea, argitaratzea eta betetzea.
  8. Udalaren Osoko Bilkurari eta kide anitzeko gobernu-organoei lege-aholkularitza ematea, Alkateak, Lehendakariak edo osoko bilkurako kideen heren batek hala agintzen dutenean. Quorum berezia eskatzen duten gaietan eta legeak hala agintzen dutenetan, txostenak ematea.
  9. Udal hauteskundeen ostean Udalbatza berritzen denean, Adineko Mahaiari laguntzea, hautetsiek udala osatzeko eta Alkatea aukeratzeko bilkuran parte hartu ahal izateko, hauteskunde-legeriak agintzen dizkien aurretiko betebehar guztiak bete ondoren.
  10. Udaleko Idazkaritzan osatutako Interesen Erregistroa prestatu eta zaintzea. Erregistro horretan idazten dira bateraezintasun-adierazpenak eta jarduera pribatuak, baita Udalbatzako kide guztien ondareak ere, kargua hartu aurretik eta kargua hartu ondoren, baldin eta kargua betetzen duen bitartean udalbatzaren kide baten ondarean, interesetan eta jardueretan aldaketarik egon bada.
  11. Udal hauteskundeen ondoren Udalbatza berritzen denean, Gobernu Batzordea eta Informazio Batzordeak eratzen laguntzea, eta bermatzea ez dela gertatuko Gobernu Batzordearen osaera legez indargabetuko duen formako edo sakoneko akatsik. Ildo beretik, zinegotziek Informazio Batzordearen eraketa eta funtzionamendua arautzen duten alderdiei buruzko informazio egokia izango dutela bermatzea.
  12. Udal hauteskundeen ondoren Udalbatza berritzen denean, zinegotziei udal talde politikoak eratzen laguntzea.
  13. Udal hauteskundeen ondoren Udalbatza berritzen denean, Udalaren Osoko Bilkurak erabaki beharreko Udalbatzaren ordezkarien izendapenari lotutako dokumentazioa prestatzea: Udal Euskaltegiaren Gobernu Batzordean; Udak Kirol Erakundearen Kontseilu Errektorean; Udal Plangintzako Aholku Kontseiluan; PROMOSAren Administrazio Kontseiluan; Izarra Centre Fundazioan; Debabarreneko Mankomunitatearen Batzar Nagusian; Gipuzkoako Uren Batzar Nagusian; ikastetxe publikoen Eskola Kontseiluan; Debegesan; AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioan; eta Bizkaiko Sortaldeko Industrialdea, SAn.
  14. Udalbatzako kideei gobernu-organoak kontrolatzen eta fiskalizatzen laguntzea eta, horretarako, udal talde politikoek aurkeztutako proposamenak, interes orokorreko gaiei buruzko mozioak, emendakinak, galderak eta abar erregistratu eta tramitatzea.
  15. Udalbatzako kide guztiek Udalaren Osoko Bilkuretara nahiz Ermuko Udalaren organismo autonomoen eta sozietate publikoen kide anitzeko gobernu-organoetara joateagatik dagokien zenbatekoak jasotzeko dokumentazioa prestatzea.
  16. Udalbatzako kideen egoera pertsonalak kudeatzea, zinegotzia hil egin delako, desgaituta gelditu delako edo karguari utzi egin diolako, Udalbatzako kide baten lekua ordeztu eta zinegotzi berria izendatu behar denean.
  17. Alkateak udal Alorretako zerbitzuak oro har nahiz gai zehatz bat zuzendu eta kudeatzeko ahalmena beste kide batzuengan eskuordetzen duenean, egin beharreko dokumentazioa prestatzea.
  18. Udalerritik joan delako, gaixotu egin delako edota bere ahalmenak erabiltzea galarazten dion edozein kontu sortu zaiolako, Alkatea ordezteko dokumentazioa prestatzea. Ildo beretik, Alkateak karguari uko eginez gero, Alkate berria izendatu bitartean kargua ordezteko dokumentazioa prestatzea.
  19. Udalak erregelamenduak egiteko eta bere burua antolatzeko ahalmena gauzatzeko dokumentazioa prestatzea. Udalbatzak legearen azpiko mailan Erregelamenduren bat nahiz Ordenantzaren bat zati batean nahiz osorik aldatu edo onartzen duenean, udal talde politikoen partaidetza eta legeak jasotakoa beteko dela bermatzea.
  20. Idazkari Nagusiak Zonaldeko Hauteskunde Batzordeko Ordezkari gisa egin beharreko dokumentazioa prestatzea, Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotakoari jarraiki, deitzen diren hauteskunde-prozesu guztietan (Gorte Nagusietarako Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeetan, Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Udal Hauteskundeetan, Bizkaiko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan eta erreferendum-deialdietan), deialditik hasi eta hauteskunde-egunera arte, giza baliabide eta baliabide material egokiak erabiliko direla bermatzeko.
  21. Ermuko Epaitegian bake-epaile titular eta ordezkoak aukeratzeko prozesua publizitate- eta legaltasun-eskakizunen arabera garatuko dela bermatzea, Botere Judizialaren Lege Organikoak prozesu hori udalen esku uzten baitu.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo