Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermuko Udal Kirol Erakundea organismo autonomo publikoa da. Ermuko Udalak 1986an sortu zuen herritarren aktibitate fisikoa eta kirol jarduera sustatzeko, udalaren kirol instalazioak kudeatzeko eta erabiltzaileei zuzendutako era guztietako jarduerak antolatzeko.
Ermuko Kirol Erakundeak administrazio-zuzenbidearen pean jarduten du eta pertsonalitate juridiko propioa izanik, kirol alorreko sustapena, eskaintza eta kudeaketa egiteko ahalmen juridiko eta kudeaketa-autonomia osoz aritzen da.
Zertarako gaude Udal Kirol Erakundean |
---|
![]() Ermuko herritarrek egin nahi duten aktibitate fisikoa egin ahal izateko orotariko jarduerak eskaintzea da Udal Kirol Erakundearen asmoa. Horretarako, ahalik eta ordutegi zabalenean adin-talde guztientzako ikastaroak antolatzen ditugu, jaioberriengandik hasi eta adinekoenganaino, gure instalazioetan kirola nahiz edozein aktibitate fisiko egin nahi duenak inolako arazorik izan ez dezan. ![]() Etengabe zerbitzu-kalitate gorena eskaintzea, eta prezio eskuragarrietan eskaintzea, da gure lana. Eginkizun hori betetzeko ditugu, hain zuzen, ezin hobeto hornitutako instalazio modernoak, bai eta aktibitate fisikoagatiko eta kirolagatiko motibazioa eta interesa areagotuko dizkizuten profesionalen talde kualifikatua ere. Tokiko kirol sistema egituratu eta suspertzea da gure asmoa: ermuar guztiek bizi-ohitura osasungarriak lantzeko, kirola eta aktibitate fisikoa baldintza berdinetan eskaintzea. |