Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Hirigintza eta ingurumena


Itzuli

Ardatz estrategikoa: espazio erkidearen berrikuntza

Jarduera-ildoak
Jarduera-ildoak
Hirigintza eta ingurumenari buruzko irudi alegorikoa
  1. Merkatu-plaza: partaidetzan oinarritutako hausnarketa- eta azterketa-prozesua abiarazi da herriko kolektiboekin, gazteekin, saltokiekin eta herritar guztiekin batera, denon artean balio anitzeko topagunea dinamizatu eta ahalbidetzeko. Helburua: gaur egungo merkataritzarekin batera, gazteak, adinekoak, artistak, musika-taldeak eta ekintzaileak ere bilduko dituen topalekua ahalbidetzea.
  2. Auzo Etxea: partaidetzan oinarritutako hausnarketa- eta azterketa-prozesua abiarazi da herriko kolektiboekin, gazteekin, saltokiekin eta herritar guztiekin batera, denon artean Miguel de Unamuno auzo-etxerako erabilera egokiak zehazteko.
  3. “Zaharren etxea” handitzea, dantzarako eta beste erabilera batzuetarako gunea hobetu eta zabaltzeko.
  4. San Pelayotik Ongarairako (auzoa, eskola-gunea eta kirol-gunea) eta Zerukoarako igogailua eraiki eta abiaraztea.
  5. Santiago Elizaren inguruko espazioa hobetzea.
  6. Fatxadak birgaitzeko programarekin jarraitzea eta etxeen energia-eraginkortasunean indar berezia jartzea.
  7. Hiria berroneratzeko eta irisgarritasuna hobetzeko ekintzak (kaleak zolatzeko lanak, espaloiak konpontzea, zintarriak beheratzea, oinezkoak autoarekiko lehentasuna izango duen biziguneak sortzea...).
  8. Haurrentzako eta adinekoentzako guneak mantendu eta hobetzea.
  9. Jabeen komunitateentzako dirulaguntzak, irisgarritasuna hobetzen laguntzeko (arrapalak, igogailuak).
  10. Argiteria zaharra kendu eta led teknologia ezartzeko prozesua burutzea (kostu gutxiago eta argi-kutsadura txikiagoa dakarrelako).
  11. Hirigintza mantentzeko lanak eta enplegu-planak uztartzea.
  12. Oterre, Otxama espazioa aztertzea, hainbat erabileratarako erabiltzeko aukera dago eta: aisialdirako, ortu ekologikoetarako, jolasetarako eta abarrerako. Herri-partaidetzaren bidez egingo da, Ermuko saihesbidea burutu ostean.
  13. Gipuzkoako Etorbidean bizikletentzako erreia eta beste jarduketa batzuk egiteko azterketa egitea herri-partaidetzako prozesu baten bidez, Ermuko saihesbidea burutu ostean.
  14. San Isidro, San Roque eta Santa Ana 1,2 eta 3 auzoetan irisgarritasuna hobetzeko aukerak aztertzea (eskailera mekanikoak, igogailua).
  15. Tokiko Agenda 21 bultzatzen jarraituko dugu.
  16. Ego errekaren berroneratzeari lotutako jarduketak aztertzea.
  17. Zuhaitzak eta sasoiko landareak landatzea.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo