- Gizarte-politikei eutsiko diegu, pertsonen beharrizanei erantzun eta gizarte-bazterketa arriskua saihesteko; udalaren dirua eta baliabideak horretara bideratzen jarraituko dugu.
- “Porrot ekonomikoko arriskuan dauden familientzako 10 neurri" programari eutsi diogu eta laguntza ekonomikoa, legala eta udal etxebizitzak eskainiko dizkiegu, inor kalean gera ez dadin. Lan horretan GKE-en eta alor horretan ari diren kolektiboen partaidetza izango dugu.
- Gizarte-laguntzen banaketa kontrolatzen jarraituko dugu, behar handiena duten pertsonengana heltzen jarraitzeko.
- Adineko pertsona eta gaixo kronikoentzako programa berritzaileak ikertzen jarraituko dugu, zerbitzuen efizientzia hobetzen jarraitu eta pertsonak etxean bertan artatzeko.
- Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen zuzendutako programei eta etxez etxeko catering-zerbitzuari eutsiko diogu.
- Immigrazioaren II. Tokiko Planari eutsiko diogu eta lankidetza-politikak eta -programak garatuko ditugu etorkinekin lan egiten duten kolektiboekin batera.
- Desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonen etxebizitzen barrualdea hobetzeko eta birgaitzeko dirulaguntzak.
- Arkitektura-oztopoak kentzeko jarduketekin jarraitzea.
- Gizarte-ekintzan ari diren kolektiboekin lankidetza-hitzarmenak.
- Kooperaziorako laguntza-programei eutsi eta zabaldu ere egingo ditugu.
- Partaidetza sustatuko dugu, integraziorako funtsezko tresna delakoan. Immigranteen kolektibo eta elkarteek gizarte-bizitzan are partaidetza handiagoa izateko jardungo dugu.
|