Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Adineko pertsonak


Itzuli

Ardatz estrategikoa: gizarte-berrikuntza

Jarduera-ildoak
Jarduera-ildoak
Adineko pertsonei buruzko irudi alegorikoa
  1. “Zaharren etxea” handitzea, dantzarako eta beste erabilera batzuetarako gunea hobetu eta zabaltzeko.
  2. Zahartze aktiboa sustatzea, kirol jarduerak erabiliz eta hobetuz.
  3. Zerbitzu soziosanitarioen eraginkortasuna hobetzeko programa berritzaileen inguruan ikertzea, adineko pertsonak eta gaixo kronikoak etxean bertan edo inguru hurbilean artatu ahal izateko.
  4. Mugikortasun urritua edo desgaitasun psikikoren edo kognitiboren bat duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko programak eta elementuak.
  5. Adineko pertsonen bizimodu autonomoa eta inguru hurbilarekiko harremana sustatzen eta komunitatean integratuta jarraitzen laguntzea.
  6. Adineko Pertsonen Kontseilua indartzea.
  7. Mendetasuna duten adineko pertsonentzako arreta-zerbitzuak bultzatzea.
  8. Etxebizitza-politika berria, besteak beste adineko pertsonentzako alokairuko etxebizitzak lehenetsiz, haien beharrizanetara egokituta eta zerbitzu publiko zentralizatuekin. Ermuan etorkizunean (8-10 urtera) politika hori bultzatzeko kudeatuko ditugu lurzoruak. Plan Nagusia onartu izanak etorkizunean hori gauzatzen lagunduko du.
  9. Mugikortasun arazoak nahiz arazo kognitiboak dituzten pertsonen etxebizitzen barrualdea egokitzeko dirulaguntzak, Ermuko Udalak onartutako birgaitzearen liburu zuriari jarraiki.
  10. Adineko Pertsonen Zentroan eta Eguneko Zentroan kirol alorreko unitateak sortzea, zahartze aktiboa sustatzeko asmoz.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo