Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Gobernu ona eta herri-partaidetza


Itzuli

Ardatz estrategikoa: Antolamendu-berrikuntza

Jarduera-ildoak
Jarduera-ildoak
Gobernu ona eta herri-partaidetzari buruzko irudi alegorikoa
  1. Informazio-, gardentasun- eta gobernu irekiko politikari eutsi eta ildo horretan sakontzea. Herri-partaidetza sustatzeko bideak eskaintzen jarraituko dugu udal aurrekontuetan, hirigintzan, kulturan, kirol eta gazteria alorrean... guztion artean bizi nahi dugun Ermua eraikitzeko.
  2. Gardentasuna hobetzen jarraituko dugu: komunikazioa indartu eta herritarrei zer egiten dihardugun jakinarazi eta zertan hobetu ahal dugun galdetuko diegu.
  3. Herri-partaidetzako prozesua burutuko dugu, “Nazioarteko Gardentasuna” GKEak eta Gardentasun Legeak proposatutako gardentasun-adierazle guztiak, Ermuan betetzen ditugunak, hizkuntza errazera eramateko.
  4. Inolako tolerantziarik ez ustelkeriarekin.
  5. Duela 20 urtetik hona egiten dugun bezala, Udalaren eta mendeko sozietateen lehiaketa publikoak ebaluatzen jarraituko dugu. Alde batetik, alderdi politiko guztietako kideek eta udaleko teknikariek osatutako batzorde baten bidez ebaluatzen dira, eta bestetik Udaleko langileek edo kanpoko teknikariek egindako txosten teknikoen bidez.
  6. Boluntarioek alor guztietan (kulturan, kirolean, ingurumenean...) egindako lana onartzea, euren jardueraren bidez gure hiria eraikitzen lagundu eta laguntzen dutelako.
  7. Komunikaziorako eta herri-partaidetzarako Zinegotzitza sortzea. Herri-ekimena bultzatuko da, udal eskumeneko alorretan jarduera-proposamenak aurkezteko.
  8. Ermuko elkarte-ehuna indartzea.
  9. Auzo-bilerak bultzatuko dira, herritarren eta udal gobernuaren arteko harremana lotzeko bide egokia direlakoan.
  10. Udal jarduerari buruzko informazioan sakondu eta, informazio- eta komunikazio-teknologien erabilera interaktiboaren bidez, auzoetako biztanleek tokiko bizitzan parte hartzea sustatuko da.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo