Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko ekainaren 19eko 5/1985 Lege Organikoaren 57,1 artikuluan ezarritakoa betez, Udalek udalerrian hauteskunde-ekintzak egiteko dohainik erabil ahal izango diren lokal ofizialak eta toki publikoak erreserbatu behar dituzte.
Horretarako, hauteskunde deialdia egin eta hamar egunen buruan, udalek Eskualdeko Hauteskunde Batzari jakinaraziko diote, beren udalerrian hauteskunde kanpainaren barneko ekintzak egiteko dohainik erabili daitezkeen lokal ofizialak eta leku publikoen zerrenda. Eskualdeko Hauteskunde Batzak ondoren informazio hori Probintziako Batzordeari ezagutaraziko diolarik.
Aipaturiko zerrenda horretan erabilgarri diren leku eta tokiak eta horiek erabil daitezkeen egun eta orduak jasoko dira, zeina Probintziako Aldizkari Ofizialean argitara emango den, deialdia egin eta hamabost egun bete baino lehen. Epe hori bete ondoren, hautagai-zerrendetako ordezkariek lokal eta toki horiek erabiltzeko eskaera aurkez diezaiokete Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari.
Lokal ofizialak hauteskunde kanpainarako | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko baimena eskatzen duten hautagai-zerrendek Ermuko Udalak Durangaldeko Hauteskunde-Batzordearen eskura jarritako ondoko lokal ofizial hauek erabil ditzakete doan:
Informazio gehiagoDurangaldeko Hauteskunde-Batzordeari lokal ofizialak erabiltzeko eskatu zaizkion egun eta orduak kontsultatu. Informazio hau soilik ikusgai dago Hauteskunde-prozesuaren deialdia egiten den hamargarren egunetik Hauteskundeak amaitu arte. |