Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Atal honetan, Ermuko Udala osatzen duten Gobernu organoak eta pertsonak, euren eskumenak, eginkizunak eta ardurak ikusi ahal izango dituzu.
Era berean, Udalaren Osoko Bilkuren, Tokiko Gobernu batzordearen eta Informazio batzordeen gai-zerrendak, deialdiak eta aktak kontsultatzeko aukera ere edukiko duzu.
Udal jardunaren gardentasuna sustatzeko asmoz, Ermuko Udalaren Osoko Bilkurak eta Informazio batzordeak zabalak dira. Nahi duen herritarrak, beraz, bilkura horietara bertaratzeko aukera du edota, bestela, udal webgunean bilkura hori zuzenean (streaming bidez) eskatu ahalako bideoa (VOP) jarraitzekoa.
Izan ere, prozesu demokratikoan benetan parte hartzekotan, geure gobernuaren jarduera eta politikei buruzko informazioa eduki behar dugu, eta zer onura eta zer zerbitzu jaso behar ditugun ezagutzeaz gain, jaso beharrekoa jasotzen ote dugun ere jakin behar dugu. Ildo beretik, udal gaiak eztabaidatu eta onartzeko zinegotzien esku uzten den informazioa ere argitaratzen du Ermuko Udalak, herritarrok Udalaren egoerari buruz eta tokiko baliabide publikoen kudeaketari buruz iritzi arduratsu eta partaidetzakoa izan dezagun.