Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorra


Itzuli

Alorraren xedea

Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.

Rosalía Herrera Yuste Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorreko zuzendaria
Rosalía Herrera Yuste
Telefonoa: 943 179157
Helbide elektronikoa: rherrera@udalermua.net

Funtzioak
Zer zerbitzu ematen dugu koordinazioan
  1. Estrategiari lotutakoak: Funtzioen irudi alegorikoa
    • Alkatetzarekin batera, gobernu-taldearen helburu estrategiko orokorrak Udalbatzaren kudeaketa-helburu eta udal Alor bakoitzaren helburu funtzional bihurrarazteko bide-orria (mapa estrategikoa) prestatu eta bultzatzea.
    • Proiektu eta politika publikoen bideragarritasuna aztertu eta ikuskatzea.
    • Gobernu-taldeari komunikazioko, gardentasuneko eta herritarren partaidetzako planak zehazten eta ezartzen laguntzea.
    • Helburuen eta aurrekontuen araberako plangintza egitea.
    • Erakundeko zuzendarien helburuak/zereginak zehazten laguntzea.
  2. Zerbitzuen kudeaketari/zuzendaritzari lotutakoak:
    • Udaleko pertsonen kudeaketa zuzentzea eta, ildo horretan, beharrezkoak diren erabakiak hartzea beraien antolaketan, lanpostuetan, ordainsarietan, horniduretan, langile-hautaketan eta langileen lan-baldintzei buruzko negoziazioetan.
    • Alor bakoitzaren eta erakunde osoaren zuzendaritza-funtzioak bultzatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea, eta Alkatetzarekin lankidetzan, Alor bakoitzak egoki funtzionatzeko behar diren erabakiak hartzea.
    • Funtzioak bultzatu eta egoki gauzatzen direla ikuskatzea eta ebaluatzea, barne-araubideari, kalitateari eta berrikuntzari, komunikazioari, gardentasunari eta gobernantza egokiari lotuta.
    • Gobernu-taldearekin eta zuzendaritza-taldearekin lankidetzan, Aurrekontu Exekutiboen eredua ezarri, garatu eta finkatzea, baliabide ekonomikoak helburu politikoekin eta kudeaketako helburuekin bat etor daitezen.
    • Alorren programazioa bateratu eta koordinatzea.
    • Ermuko Udalaren menpeko organismo autonomoak koordinatzea eta aholkuak ematea, udal estrategiaren araberako emaitzak lortuko dituztela egiaztatzeko.
    • Lan-metodoen eta -sistemen hobekuntza sustatzea.
  3. Gobernu-organoen koordinazioari/laguntzari lotutakoak:
    • Gobernu-organoen bilkuren gai-zerrendak koordinatzea.
    • Gobernu Batzordearen bilkurak prestatzen eta garatzen laguntzea.
    • Udaleko zuzendaritza politikoko organoei aholkularitza ematea plan estrategikoen, modernizazioaren eta berrikuntzaren harira.
    • Lan-metodoen eta -sistemen hobekuntza sustatzea.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo