Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Udalaren oinarrizko zerbitzuak emateko, Ermuko Udala arlokako bost atal handitan banatzen da: Alor funtzionalak esaten diegu eta gaien arabera bereizten dira.
Alor funtzionalak organo administratiboak dira eta ekimen-ahalmena duten plangintzan, antolamenduan eta giza baliabideen nahiz baliabide teknikoen goi-integrazioan.
Alorrak zinegotzi-ordezkarien zuzendaritza politikoaren pean eta Alorreko Zuzendarien kudeaketa exekutiboaren pean aritzen dira.
Alorren funtzioen zabaltasuna dela eta, horietako bakoitzaren baitan lan-prozesuen multzoak, zerbitzuak, sailak eta unitate administratiboak bereizten dira. Kudeatzen dituzten arloetan espezializatutako organoak badira ere, ahalmen eta eginkizun juridiko-administratiboak nahiz teknikoak biltzen dituzte, emaitza bateratuak lortu ahal izateko. Horiek guztiak organigraman, plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan irudikatzen dira.
Alor funtzionalez gain, Udalak bi organismo autonomo (Euskaltegia eta Udal Kirol Erakundea) ditu, horietako bakoitza nortasun juridiko bereiziarekin, bai eta udal sozietate anonimo bat ere: PROMOSA. Guztiak ere euren eskumeneko jarduerak eta zerbitzuak eraginkortasun handiagoz emateko asmoz sortu ditu Ermuko Udalak.
El Ayuntamiento de Ermua no dispone de ningún órgano adscrito sin personalidad jurídica, diferenciada de la del Ayuntamiento.