Ermuko Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
Ermuko Udaleko egoitza elektronikoak segurtasuna bermatzen du Udalarekin tramiteak egiten dituzten pertsona erabiltzaileen komunikazioetan. Horretarako "Abiapuntu-Punto de Inicio" egoitza elektronikoan diren orri guztiek HTTPS eta SSL protokoloak erabiltzen dituzte. Horrek esan nahi du pertsona erabiltzailearen ordenagailua eta gure zerbitzariaren artean trukatzen den informazio guztia enkriptatuta dagoela, eta berorren edukia ez duela beste inork ezagutuko.
Halaber, Ermuko Udala balidazio hedatuko zerbitzari seguruaren ziurtagiria daukan Estatuko lehen toki-administrazioa da, IZENPE S.A. Euskal Herriko ziurtapen eta zerbitzu enpresaren bitartez. Ziurtagiri horri esker egoitza elektronikoaren erabiltzaileek lasai eta segurtasunez jar dezakete beren konfidantza Udalarengan, segurtasun handiko edozein web-arakatzaile erabiliz gero helbide-barra berdez eta Ermuko Udala eta IZENPE S.A.ren izenekin azalduko delako, bata SSL ziurtagiriaren erakunde edukitzaile eta bestea ziurtagiria eman duen erakunde ziurtatzaile moduan, hurrenez hurren.