Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Eskubideak
Herritarren eskubideak Administrazioarekiko harremanetan

Espainako konstituzioa Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean jasotako 35. artikuluaren eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan zehaztutako 14, 15 eta 16. artikuluen egokitzapena.

  • Argibideak eta orientazioa jasotzea, eta errespetuz hartua izatea.
  • Izapideen arduradunen nortasuna ezagutzea.
  • Administrazioko erregistroak eta artxiboak aztertzeko aukera izatea, baldin eta hirugarrenen eskubideak urratzen ez badira edo hori eragozten duten interes publikoko arrazoiak badaude.
  • Aurkeztutako jatorrizko agirien kopia zigilatua eskuratzea, bai eta horiek itzultzea ere, betiere horiek espedientean jaso behar badira.
  • Interesduna zarenean espedienteen izapidetza-egoera ezagutzea eta agirien kopiak eskuratzea.
  • Entzunaldiaren izapidea burutu baino lehen, edozein unetan, alegazioak egin eta agiriak aurkeztea.
  • Arauetan agindu gabeko agiriak edo jadanik gaia jorratzen ari den administrazioaren esku dauden agiriak ez aurkeztea.
  • Jakinarazpenak egiteko tokia eta modua aukeratzea.
  • Administrazioarengandik berariazko erantzuna jasotzea.
  • Administrazioari eta bere zerbitzura dauden langileei erantzukizuna eskatzea legez hori egitea bidezkoa denean.
  • Datuen Babeserako Erregistro Orokorra kontsultatzea datuen tratamenduari eta helburuari buruz eta fitxategiaren arduradunaren nortasunari buruz.
  • Beraien datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatzea, eta horiek erabiltzeari uko egitea, legean aurreikusitako baldintzen arabera.
  • Konstituzioak eta legeek aintzatesten dizkieten gainerakoak.

Eskubide horietatik edozein ez dela errespetatu uste baduzue, Ermuko Udalak udal-bulego guztietan eta udalaren web orrian (www.ermua.es>Herritarren parte-hartzea>Kexak eta iradokizunak) eskuragarri jartzen dituen kexen eta iradokizunen prozesuaren bitartez erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzue.


Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo