Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Datu pertsonalen babesaren konpromisoak
Datu pertsonalen babesaren konpromisoak

  1. Ermuko Udalean, bere erakunde autonomiadunetan eta sozietateetan jasotako informazio pertsonala biltzen duten fitxategiak identifikatu, dokumentatu eta Datuen Babeserako Euskal Agentziari aitortzea.

  2. Pertsonaren bat Karpeta dokumentuekin irekiten
  3. Ermuko Udalak, bere erakunde autonomiadunek eta sozietateek (KUI, Udal Euskaltegia eta PROMOSA) edo barruan eskainitako zerbitzuak betearaztean erabilitako datu pertsonalen isil-gordea eta babesa bermatzea.

  4. Interesdunei Ermuko Udalaren, bere erakunde autonomiadunen eta sozietateen formularioetan edo barruko agirietan erabilitako legezko informazio-klausulen bidez datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu edo horien aurka jartzeko eskubidea, hurrenez hurren, gauzatzeko aukera jakinaraztea.

  5. Segurtasun Neurrien Erregelamendua onetsi duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren 8. artikuluan aipatutakoa bete eta formalizatzea. Hain zuzen ere, Errege Dekretu horretan, Ermuko Udalaren, bere erakunde autonomiadunen eta sozietateen instalazio ezberdinetan jasotako fitxategian zuzenean edo zeharka sartzea ahalbidetzen duten baliabideak ezarri eta arautzen dira.

  6. Gure erakundeko Segurtasun-arloko arduradunak udal-idazkaria eta Informatika Saileko pertsonak dira. Horien xedea Segurtasun Agiria betetzea da, DBLOk galdatutako segurtasun-politikak zaindu ahal izateko.

  7. Fitxategi ezberdinetan jasotako datu pertsonalak eskuratu dezaketen pertsona guztiek, bai gaitutako sistema informatikoaren bidez bai beste edozein baliabide automatizaturen bidez, Segurtasun Agirian ezarritakoa bete behar dute, eta, hori betetzen ez badute, sor daitezkeen lege-ondorioen mende geratuko dira.

  8. Baimendutako langileek soilik informazio pertsonala jasotzen duten fitxategietako datuak eskuratu ahal izango dituzte eta langile horien zerrenda eguneratuta egon beharko da.

  9. Fitxategi bakoitzari begira fitxategiaren arduradun bat izendatuko da, eta horrek bere zerbitzura dauden langileek eginkizunak behar bezala garatzeko segurtasun-arauak ezagutzea zainduko du.

  10. Datuak eta informazio-sistema eskuratu ditzaketen langileen betebeharrak eta erantzukizunak ondore horretarako garatutako agirian deskribatu dira, eta Ermuko Udalean lan egiten duten pertsona guztiek agiri horren kopia jaso dute.

  11. Ermuko Udalean lan egiten duten pertsonek ezin izango diete eman kanpoko pertsonei fitxategi automatizatuetako edo bestelako izaerako informaziorik, salbu eta kontratu bidezko harreman batek horrela eskatzen duenean edo interesdunaren adostasuna dagoenean.

  12. Langileei aldizka segurtasun-arauak ezagutzeko aplikatu beharreko neurriak eta praktika egokiak ezarri eta hedatzea. Komunikazio hori barruko postaz egingo da.

  13. Informazio pertsonala jasotzen duten fitxategien eskuraketa kontrolatzea, eskatutako segurtasun-betekizunak abian jarrita eta eskuraketa-kontrolak eta -iragazkiak ezarrita: sarean sartzea, kasuan kasuko aplikazioan sartzea, pasahitzen politika, etab.

  14. Datu-lanketarako zentroaren argazkia
  15. Neurri, arau, prozedura, erregela eta estandar ezberdinak ezartzea, legean agindutako pribatutasuna bermatzera bideratuta, erakundean bildu eta Segurtasun Agirian deskribatutako datu pertsonalen arabera, informazioaren eskuraketa kontrolatu, erabilera murriztu, eta, azken batean, informazio pertsonalaren zaintza zuzena bermatzeko xedearekin, dela euskarri informatikoan dela bestelako euskarrietan.

  16. Informazio-sistemak, fitxategi ezberdinak eta pertsona erabiltzaileak kokatuta dauden lokalen babes berezia bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzea, une oro babestutako datuen eskuragarritasuna eta isil-gordea ziurtatu ahal izateko.

  17. Informazio pertsonala bilduta duten lokaletarako sarrera baimendutako eta identifikatutako langileei bakarrik ahalbidetzea, fitxategi ezberdinak eskuratu ditzaten.

  18. Segurtasun Agiriaren arabera baimendu eta identifikatutako pertsonek bakarrik lanpostuak eskuratu ahal izango dituzte, erabilitako informazioa baimendutako pertsonek lortu ez dezaten. Segurtasun hori bermatzeko, pantailak, inprimagailuak nahiz lanpostura konektatutako beste edozein tresna informazioaren isil-gordea bermatzen duten tokietan modu fisikoan kokatuta egongo dira, hala denean, esparruaren edukiera eta erabilgarritasuna aintzat hartuta.

  19. Erabat debekatuta dago lanpostuetan baimendu gabeko kanpoko sareen edo sistemen bitartez fitxategietako datuak eskuratzea, salbu eta aurretiaz fitxategiaren arduradunak horretarako baimena eman duenean.

  20. Segurtasun-arloko arduradunek sistema osoaren eta datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategiak toki seguruan gordeko dituzte, baimendu gabeko pertsonek datuok eskuratu ez ditzaten.

  21. Erabiltzaileen kudeaketa egokia eta informazio-sistemetan sartzeko kudeaketa egokia bermatzea, horiek eskuratzeko segurtasun-kontrolak definituz eta ezarriz, batik bat, erabiltzailearen kodeak eta pasahitza pertsonalak eta isilpekoak, pasahitzen iraungitze-politikak eta sarrera-profilen atxikipena eskainita.

  22. Fitxategien segurtasunerako arriskua ekar dezakeen edozein motatako intzidentzia agerrarazteko Intzidentzien Erregistroa ezartzea. Horrela, etorkizunean datuen segurtasuna arriskuan jar dezaketen erasoak saihestu ahal izango dira.

  23. Hirugarrenei egindako datuen lagapena arautzea lagapen-kontratu formalizatuen bidez. Izan ere, tratatutako informazioaren isil-gordea eta zaintza bermatuko dira.

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo