Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Definizioak
Datu pertsonalen babesaren definizioak

Datu pertsonalak

Identifikatutako edo identifika daitezkeen pertsona fisikoei buruzko edozein informazio-mota.

Eskutitz bat giltzarrapoarekin argazkia.

Bereziki babestutako datuak

Ideologiari, erlijioari, sinesmenei, sindikatu-afiliazioari, arraza-jatorriari, osasunari, sexualitateari edo zigor- edota administrazio-arloko arau-hausteei buruzko datuak.

Fitxategia

Datu pertsonalen arabera antolatutako multzoa, hori sortu, biltegiratu, antolatu eta eskuratzeko forma edo modua edozein izanda ere.

Datuen tratamendua

Izaera automatizatua duten edo ez duten eragiketak eta prozedura teknikoak, datuak jaso, grabatu, gorde, eratu, aldatu, blokeatu edo ezereztu, laga edo kontsultatzea ahalbidetzen dutenak, bai eta komunikazioen, kontsulten, interkonexioen eta transferentzien ondoriozko datuen lagapena ere.

Disoziazio-prozedura

Datu pertsonalen tratamendu oro, eskuratutako informazioa identifikatutako edo identifika daitekeen pertsonarekin lotu ezin daitekeelarik.

Fitxategiaren edo tratamenduaren arduraduna

Helburua, edukia eta erabilera edo tratamendua erabakitzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa.

Ukitutako pertsona edo interesduna

Tratamenduaren xede diren datuen pertsona fisiko titularra.

Tratamenduaz arduratzen den pertsona

Datu pertsonalak fitxategiaren edo tratamenduaren arduradunaren kontura erabiltzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa.

Interesdunaren adostasuna

Datuen tratamendua aurrera eramateko adostasuna ematen duen interesdunaren borondatezko adierazpena, askea, zalantzagabea, zehatza eta informatua.

Datuen lagapena edo komunikazioa

Interesduna ez den pertsona bati datuak ezagutzera ematea.

Pertsona jasotzailea edo lagapen-hartzailea

Datuak jasotzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, edo administrazio-organoa. Nortasun juridikorik gabeko erakundeek subjektu ezberdin gisa jarduten badute, orduan erakunde horietako kidea edo kideak hirugarrenak izango dira.

Informazio-sistemak

Datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren fitxategi automatizatuen, programen, euskarrien eta ekipoen multzoa.

Hirugarrena

ukitutako pertsona edo interesduna, fitxategiaren barne arduraduna, tratamenduaren arduraduna eta fitxategiaren barne arduradunaren edo tratamenduaren arduradunaren zuzeneko agintaritzapean datuak erabiltzeko baimena duen pertsona ez den pertsona fisikoa edo juridikoa, agintaritza publikoa edo pribatua edo administrazio-organoa. Nortasun juridikorik ez duten erakundeek subjektu ezberdin gisa jarduten badute, orduan erakunde horietako kidea edo kideak hirugarrenak izango dira.

Bizkaiko aldizkari ofizialaren logotipoa

Jendeak eskuragarri dituen iturriak

Edozein pertsonak kontsulta ditzakeen fitxategiak, inolako arauak hori eragozten ez duenean, edo, baldintzarik ez dagoenean, edo gehienez ere zeozer ordaindu behar denean. Jendeak eskuragarri dituen iturriak hauek dira: sustapen-errolda, telefonoen multzoa arau zehatzetan ezarritakoa kontuan hartuta, eta izena, titulua, lanbidea, jarduera, ikasketa maila, helbidea eta taldeko kidea dela adierazten duen aipamena soilik biltzen dituzten talde profesionalen zerrendak. Era berean, jendeak eskuragarri dituen iturrien artean, egunkariak eta aldizkari ofizialak eta komunikabideak daude.

Erabiltzailea

Datuak edo baliabideak eskuratzeko baimena duen pertsona edo prozesua.

Baliabidea

Informazio-sistema eratzen duten osagaietatik edozein.

Baimendutako eskuraketa

Erabiltzaile bati baliabide ezberdinak erabiltzeko emandako baimenak.

Identifikazioa

Erabiltzaile baten nortasuna identifikatzeko prozedura.

ONA Txartelaren argazkia

Kautotasuna

Erabiltzaileen nortasuna egiaztatzeko prozedura.

Eskuraketa-kontrola

Jadanik kautotutako identifikazioaren arabera datuak edo baliabideak eskuratzea ahalbidetzen duen mekanismoa.

Pasahitza

Erabiltzailea kautotzeko erabilitako isilpeko informazioa.

Intzidentzia

Datuen segurtasunaren gain eragina izan dezakeen edozein gorabehera.

Blokeoa

Datu pertsonalen identifikazioa eta erreserba, horien tratamendua eragozteko xedearekin, herri administrazioen, epaileen eta auzitegien kasuan izan ezik, tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko erantzukizun horien preskripzio-epean bakarrik.

Ezabaketa

Blokeatutako datu pertsonalen deuseztatze fisikoa, datu horien tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunen preskripzio-epea bete ondoren.

Euskarria

Informazio-sistema batean erabili eta datuak grabatu edo berreskuratzeko baliagarria den objektu fisikoa.

Segurtasun-arloko arduraduna

Aplikatu beharreko segurtasun-arauak koordinatu eta kontrolatu behar duen pertsona edo pertsonak.

Babes-kopia

Fitxategi automatizatu bateko datuen kopia, datuak berreskuratzea ahalbidetzen duen euskarri batean.


Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo