Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Araudia
Datu pertsonalen babesaren araudia
Irudi alegorikoa pertsonei buruz
  • 1995eko urriaren 24ko 95/46/EE Zuzentaraua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datuen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez.
  • Espainiako Konstituzioa. 18. artikulua.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Urriaren 18ko 308/2005 Dekretua, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatu duena.
  • Ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua, datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategi automatizatuen Segurtasun Neurrien Erregelamendua onetsi duena.
  • Otsailaren 25eko 2/2004 Legea, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, informazioaren eta merkataritza elektronikoaren gizartearen zerbitzuei buruzkoa.
  • Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorra.
  • Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Zuzendariak 2005eko uztailaren 21ean emandako ebazpena, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Datuen Erregistroan fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko eskabidea egiteko eredu normalizatuak eta baliabideak eskaintzen dituena.
  • Ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretua, urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren alderdi zehatzak garatu dituena, datu pertsonalen tratamendu automatizatuaren arauketari buruz.
  • Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Zuzendariak 2005eko azaroaren 28an emandako ebazpena, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren egitura organikoak garatu dituena.
  • Urriaren 18ko 309/2005 Dekretua, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Estatutua onetsi duena.
  • Ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrak Zerbitzu Publikoez baliatzeko baliabide elektronikoak izateari buruzkoa.

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo