Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Herritarren parte-hartzea
Herritarren parte-hartzea
Eskabide ereduak

Ermuko Udalean interesdun guztiek udaleko fitxategietan eurei buruz jasotako datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, ezereztu edo horien aurka jartzeko eskubideak gauzatzeko prozedura zehatza ezarri da.

Datuak eskuratzeko eskubidea: pertsona orok gure fitxategietan berari buruz biltegiratutako datuak eta informazioa eskatu eta eskuratu dezake.

  • Datuen tratamendua, eta, hala denean, horren helburua.
  • Datuetan erabilitako logika eta fitxategiaren arduradunaren nortasuna.
  • Aztertutako kategoria edo datuak.
  • Tratamendu horren xede diren datuen komunikazioa edo aukerako lagapena, bai eta pertsona jasotzaileak ere.

Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal desegokiak, gehiegizkoak, zehaztugabeak edo osagabeak jasotzen dituen fitxategia zuzentzen da.

Datuak ezerezteko eskubidea: Fitxategi batean jasotako datu pertsonalak ezabatu edo ezerezteko jarduera da.

Datuen aurka jartzeko eskubidea: interesdunak fitxategiaren xede diren tratamendu batzuen aurka jartzeko duen eskubidea da.

Eskubide horietatik edozein gauzatu ahal izateko, interesdunak eskabide-eredu zehatza bete behar du, dela paperean, Informazio eta Erregistro bulegoetan eskuragarri duzuena, dela euskarri digitalean, udalaren web orrian eskuragarri duzuena (www.ermua.es>Abiapuntu>Udal-izapideak).

Eskubide horiek gauzatzea eta kasuan kasuko informazioa eskuratzea doakoa da interesdunentzat.

Guk eskaintzen ditugun zerbitzuen inguruan pertsonek duten iritzia jakin nahi dugunez gero, herritarren asebetetze-inkestan galdera bat egingo da Ermuko Udalak berarekin harremanetan dauden pertsonen datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta babesteko moduari buruz.

Edozein pertsonak egintzei edo ebazpenei begira desadostasuna ager dezake datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu edo horien aurka jartzeko eskubideaz baliatuta, arauetan ezarritako errekurtsoak aurkeztuta.


Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo