Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Eskubideen babesa
Datu pertsonalen babesaren eskubideen babesa
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren logotipoa

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, edozein pertsonak uste badu datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu edo horien aurka jartzeko eskubidea behar bezala gauzatu ez duela, kasuan kasuko erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuen Babeserako Euskal Agentzian, bere eskubideak babesteko prozesua abian jarri dadin.

Horretarako, hilabeteko epea igaro behar da, datuak eskuratzeko eskubidea gauzatu nahi bada, edo egutegiko 10 egun, datuak zuzentzeko eskubidea, ezerezteko eskubidea edo datuen aurka jartzeko eskubidea gauzatu nahi bada, eskabidea egiten denetik zenbatuta, erantzuna beren beregi jaso ez badu.

Erreklamazioa Datuen Babeserako Euskal Agentziara bidaliko da (posta-helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71-3. solairua. 01008 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945016230. Faxa: 945016231. Posta elektronikoa: avpd@avpd.es Web orria: www.avpd.es), ondoko agiri batzuekin batera:

  • Ermuko Udalak eskubidea aitortzen ez duela jasotzen duen adierazpena.
  • Ermuko Udalean eskabidea aurkeztu izanaren kopia, Sarrera Erregistroak zigilatuta.
  • Posta-bulegora kopia posta ziurtatuaren bidez bidali izanaren frogagiriaren kopia, baldin eta hori posta ziurtatuaren bidez igorri bada.
  • Sinadura elektronikoaren bidez egindako eskabidearen frogagiriaren kopia inprimatua.

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo