Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Gure konpromisoak neurtzeko bideak
Gure konpromisoak neurtzeko bideak
Datuen babesa herritarrentzako informazio orria
  • Interesdunei eskainitako tratua eta horiekiko harremana neurtzen dugu, pertsona horiek betetako asebetetze-inkestetan jarraian adierazitako puntuen inguruan erantzundakoa aztertuta:
    • Eskainitako arreta.
    • Emandako tratua.
    • Eskainitako informazioa.
    • Elebitasuna.
  • Gure web orrian herritarrei buruz argitaratutako informazioaren edukiak berrikusiko ditugu, baldin eta aplikatu beharreko arauetan aldaketa gertatu bada, horien osotasuna eta zehaztasuna bermatzeko helburuarekin.

  • Aurkeztutako kexen eta iradokizunen kopurua eta ezarritako epean emandako erantzunen kopurua neurtuko ditugu.

  • Jasotako kexa eta iradokizun bakoitza aztertuko dugu, gehiago ikasi eta datu pertsonalak babesteko prozesua etengabe hobetu ahal izateko.

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo