Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Gure konpromisoak
Gure konpromisoak
Pertsona bi bostekoa ematen
  • Interesdun guztiei arreta egokia eta pertsonalizatua emateko konpromisoa hartu dugu:
    • Tratu atsegina eta errespetuzkoa.
    • Eskatutako informazioa idatziz emateaz gain, kalitatezkoa, zehatza eta zabala izatea.
    • Kontsultak gaztelaniaz edo euskaraz erantzutea, interesdunak nahi duena aintzat hartuta.
    • Interesdunak emandako datuen isil-gordeari eustea.
  • Jasotzen diren kexen eta iradokizunen %90 20 eguneko epean idatziz erantzuteko konpromisoa hartu dugu.
  • Eskabide guztiak horretarako aplikatu beharreko prozedurari helduta erabat bideratzeko konpromisoa hartu dugu.
  • Datuak eskuratzeko eskubidearen kasuan, komunikatua igorriko zaio eskatzaileari, Ermuko Udalak kudeatutako informazio pertsonalari buruz.
  • Datuak zuzentzeko eskubideari dagokionez, aldatu beharreko informazioa eskatuko da eta hori Ermuko Udalak kudeatu beharreko informazio pertsonalaren barruan jasoko da.
  • Datuen aurka jartzeko eskubidearen kasuan, interesduna datuen aurka jarritako tratamendua eskatuko da eta eskabide hori betearaziko da, eta kasuan kasuko ekintzari buruzko informazioa emango zaio.
  • Datuak ezerezteko eskubideari dagokionez, komunikatu bat igorriko da ordura arte Ermuko Udalak kudeatu eta zaindutako informazio pertsonala suntsitu egin dela eskatzaileari jakinarazteko, baldin eta legearen arabera informazio hori suntsitu badaiteke.

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo