Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Kexak eta iradokizunak
Datu pertsonalen babesaren kexak eta iradokizunak
Egutegiaren argazkia

Zerbitzurik hoberena eskaini nahi dizuegu. Hori dela eta, gurekin harremanetan dauden pertsonen iritzia ezagutu behar dugu, eta, ondorenez, gure zerbitzuan hobetu beharreko alderdiak ere ezagutu ahal izango ditugu.

Ermuko Udalean kexen eta iradokizunen prozesua ezarrita dago, interesdunek udalak eskainitako zerbitzuei buruzko iritzia eman dezaten.

Pertsona orok kexak eta iradokizunak idatziz aurkeztu ahal izango ditu inprimaki normalizatuan. Aipatutako inprimakiak Ermuko Udalaren Informazio eta Erregistro bulegoan, udalaren Idazkaritza eta Informatika Saileko bulegoetan eta udalaren web orrian (www.ermua.es>Abiapuntu>Udal Tramiteak>Herritarrentzako Zerbitzua>Kexu edo iradokizunak) aurki ditzakezue.

Iradokizunen postontzia ezartzeko konpromisoa hartu dugu, eta gure bulegoetan ezarritako informatika-ekipoez baliatuta iradokizunak eta kexak posta elektronikoaren bidez bidali ahal izango dituzue.

Kexu eta iradokizunak Ermuko Udalaren Erregistro Orokorrean postaz edo internet bidez (www.ermua.es>Herritarren parte-hartzea>Kexu edo iradokizunak) aurkeztu daitezke.

Horrez gain, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako tokietan ere aurkeztu daitezke.

Ermuko Udalak jasotako kexei eta iradokizunei 20 eguneko epean emango die erantzuna.

Beraz, Udalak jasotzen dituen idazki guztiak interes osoz aztertzeko konpromisoa hartu du, eta, ahal izanez gero, horietan jasotako edukia aurrera emateko ahaleginak egingo ditu.

Hala ere, kexa-idazkiak ez du eragozten Ermuko Udalak agindutako administrazio-egintzen aurka legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztea.


Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo