Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Datu pertsonalen babesaren zerbitzu-gutuna


CD-ROM giltzarrapoekin

Herri administrazioak pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendua bermatu eta babesteko betebehar saihestezina du.

Konpromiso hori dela bide, Ermuko Udalak gurekin harremanak dituzten pertsona fisikoen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri juridiko, tekniko eta antolatzaileak hartu ditu, horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendua edo eskuraketa saihesteko xedearekin, teknologia, emandako datuen izaera eta giza ekintzaren bidez sortu edota ingurunearen bidez sortutako arriskuak kontuan hartuta.


Kalitatezko konpromisoak
Datu pertsonalen babesaren kalitatezko konpromisoak
    Pertsona telefonoz deituz
  1. Telefono bidezko arreta, berehalakoa edo ahots-postontzian mezua jasota, 943179010 telefono-zenbakira deituta, 1220 (José Antonio Fernández Celada), 1340 (Antonio Bernal Calle), edo, 1341 (Goio Urkiaga Aldazabal) luzapeneetara.

  2. Izapidetza-prozesuan dauden datu pertsonalen babeserako espedienteekin zerikusia duten interesdunek idatziz egindako galdera guztiei erantzuna emango zaie, gehienez ere, bost egun baliodunen buruan.

  3. Datuak eskuratzeko eskubidea gauzatzeko eskabideak 10 eguneko epean ebatziko dira.

  4. Datuak zuzentzeko eskubidea, ezerezteko eskubidea eta datuen aurka jartzeko eskubidea 30 eguneko epean ebatziko dira.

  5. Agiri normalizatuak daude interesdunek datuak eskuratzeko eskubidea, zuzentzeko eskubidea, ezerezteko eskubidea edo datuen aurka jartzeko eskubidea gauzatu dezaten. Aipatutako agiriak Udalaren Informazio eta Erregistro bulegoan eta interneten eskaintzen dira, udalaren web orrian (www.ermua.es>Abiapuntu>Udal-izapideak).

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo