Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Kontratazioaren zerbitzu-gutunak


Itzuli

Kontratazioaren irudi dekoratiboa

Ermua Hiriko Udaleko Kontratazio Sailak bere baliabideak bikaintasun-printzipioen arabera kudeatzeko lanarekin konprometituta dago.

Jakitun gara hau dela gurekin kontratatu nahi duten pertsona eta enpresa guztientzako udal administrazio moderno, eginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea.

Horretarako, interesa duten pertsona eta enpresa guztiei kontratazio-espedienteetarako eskuragarritasuna errazteko asmoz, zerbitzuen gutun honetan prestazioak batzen ditugu eta ditugun erosteko prozesuak arintzeko konpromisoak azaltzen ditugu, parte-hartzeko errekerimenduak gutxituz eta tramiteak sinplifikatuz.

Azken finean, gure arteko harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko delako bermea azaldu nahi dugu.


Servicios que prestamos en el Departamento de Contratación
Kontratazio Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak
  1. Pliken erregistroa Udaleko Sailek hasitako kontratazio-prozeduren tramitazioa eta jarraipena.
  2. Aurrez aurre, telefonoz zein era telematikoan aurkeztutako prozeduren eta betetzen doazen tramiteen inguruko informazioa.
  3. Martxan dauden kontratazio-prozeduren inguruan interesa duten enpresa guztientzako aholkularitza.
  4. Kontratazio administratiboaren gaineko araudia zuzen betetze aldera kontratazio organoei eta udal sailei laguntza eta aholkularitza.
  5. Kudeaketan erabili beharreko prozedura eta dokumentuen normalizazioa eta Abiapuntu bulegoan edota web gunean dokumentu horiek interes duen edozeini eskuratzeko aukera ematea.

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo