Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Kontratazioaren zerbitzu-gutunak


Itzuli

Kontratazioaren irudi dekoratiboa

Ermua Hiriko Udaleko Kontratazio Sailak bere baliabideak bikaintasun-printzipioen arabera kudeatzeko lanarekin konprometituta dago.

Jakitun gara hau dela gurekin kontratatu nahi duten pertsona eta enpresa guztientzako udal administrazio moderno, eginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea.

Horretarako, interesa duten pertsona eta enpresa guztiei kontratazio-espedienteetarako eskuragarritasuna errazteko asmoz, zerbitzuen gutun honetan prestazioak batzen ditugu eta ditugun erosteko prozesuak arintzeko konpromisoak azaltzen ditugu, parte-hartzeko errekerimenduak gutxituz eta tramiteak sinplifikatuz.

Azken finean, gure arteko harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko delako bermea azaldu nahi dugu.


Gure konpromisoak eta zelan neurtzen ditugu
Gure konpromisoak eta zelan neurtzen ditugu
Pertsona bi bostekoa ematen
  • Ermua Hiriko Udalak deitutako kontratazioetan interesa duten pertsona guztiek egindako kontsultei bost eguneko epean erantzuna:
    • Nola neurtzen dugu: epe barruan erantzundako kontsulten portzentaia.
  • Irekitako kontratazio espedienteen adjudikazioa hiru hilabetetan gehien jota.
    • Nola neurtzen dugu: epe barruan adjudikatutako espediente portzentaia.

  • Web gunean argitaratutako edukien berehalako eguneratzea aplikatzen den araudian aldaketaren bat ematen den bakoitzean, informazioaren osotasuna eta zuzentasuna bermatzeko asmoz.

    • Nola neurtzen dugu: aurkitutako intzidentzien kopurua.

  • Egiten diren kexa eta iradokizunen %100a idatziz 20 eguneko epean erantzuna.
    • Nola neurtzen dugu: epe barruan erantzundako kexa eta iradokizun portzentaia.

  • Udalak deitutako kontratazioetan parte hartzeko interesa duten pertsonei arreta egokia eta pertsonalizatua:
    • Harrera atsegin eta errespetutsua.
    • Informazio zehatza, zabala eta kalitatezkoa.
      • Nola neurtzen dugu: Bezeroen asebetetze inkestetan dagozkion galderetan gutxienez 7ko batez bestekoa ateraz.

Arriba



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo