Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Qué esperamos de las personas usuarias de la biblioteca municipal
Udal liburutegiaren erabiltzaileengandik espero duguna
Udal liburutegiko ordenagailu txikietako erabiltzaileak.
  • Eskaintzen diren instalazioen eta zerbitzuen erabilera-baldintzak errespetatzea.
  • Udal Liburutegiaren ordutegiak, instalazioak eta materialak errespetatzea.
  • Mailegu-epeak errespetatzea.
  • Zerbitzuaren hobekuntzan parte hartzea, beren esku jarritako sistemak erabiliz.
  • Egoki iritzitako proposamenak iradokitzea.
  • Helbide-aldaketak jakinaraztea.
  • Ordena mantentzea, eta Udal Liburutegiko beste erabiltzaileenganako nahiz ondasun higiezin eta higigarrienganako errespetuzko jarrera izatea, horietan kalterik eragin gabe.
  • Material bibliografikoak ez azpimarratzea, idaztea edo moztea.

Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo