Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Udal liburutegiaren zerbitzu-gutuna


Itzuli

Udal liburutegiaren logotipoa Udal liburutegiko zerbitzuen gutunaren portada.

Liburutegi Publikoari buruzko UNESCOren Manifestuan jasotzen da liburutegiak "ezagupena eskuratzeko bidea, oinarrizko baldintza da urteetan barna gauzak ikasten joateko, erabakiak nork bere kasa hartzeko eta gizabanakoaren eta gizarteko talde desberdinen aurrerapena lortzeko” izan behar duela.

Horregatik, Ermuko Udal Liburutegiak mailegu-jarduera eta ikasketa-gela tradizionalak gaindituko dituen eskaintza kultural baten aldeko apustua egiten du, Liburutegiak ezagutza eta kultura komunitate osoari helarazteko duen funtzioa sustatuz, bai ekimen propioen bidez eta baita kanpoko proposamenak babestuz ere, tokiko erakunde eta elkarteekiko nahiz beste liburutegiekiko lankidetza estuan.

Liburutegiaren izateko arrazoia ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzea da, beren informazio eta kultur interesei erantzunez. Lehentasunezko helburua da Liburutegia topaleku, komunikazio-gune eta eztabaida-gune bilakatzea, herritar ororen zerbitzura, Ermuko herritar guztiak bilduko dituena, bakoitzak dituen berezitasunak, beharrak eta informazio-, kultura- eta hezkuntza-arloko lehentasunak aintzat izanik.

Ondorioz, Liburutegiak, udalerrian gauzatzen diren kultur jardueren bidez, ezagutzarik zabalenak hedarazteko gune estrategiko bilakatzea du xede, herritarren parte-hartzea sustatuz.


Udal liburutegiaren erabiltzaileen eskubideak
Udal liburutegiaren erabiltzaileen eskubideak

Liburutegi Publikoak "ezagutzarako, informaziorako eta sormenezko lanetarako sarbidea eskaintzen du, baliabide eta zerbitzu mota ugari erabiliz horretarako, eta komunitateko kide guztiek erabil dezakete, modu berean, arraza, herritartasun, adin, sexu, erlijio, hizkuntza, egoera fisiko, ekonomia eta lan egoera, eta hezkuntzaren araberako bereizketarik egin gabe" .

IFLA/UNESCO Manifestua, Liburutegi Publikoari buruzkoa. 1994

Ermuko Udal Liburutegiaren erabiltzaile guztiek ondorengo eskubide hauek dituzte, beste batzuen artean:

  • Neskato bat Udal Liburutegian lan bat irakurtzen.Udal Liburutegiaren instalazioetara, nortasuna egiaztatu beharrik gabe, libreki eta doan sartzeko eskubidea.
  • Arreta berdintasunez, zuzenean eta pertsonalki jasotzea, begirune eta errespetu handienarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren hizkuntzetatik edozeinetan.
  • Bildumei, baliabideei eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.
  • Eskainitako zerbitzuei buruzko kexak edo iradokizunak aurkezteko eskubidea.
  • Baliabide informatiboak lokalizatzeko eta eskatzeko eskubidea, edozein euskarri motatan.
  • Baliabide informatiboak lokalizatzeko eta eskatzeko eskubidea, inolako zentsura ideologiko, politiko edo erlijioso jasan gabe.
  • Liburutegiak eskainitako materialen eta zerbitzuen inguruko pribatutasuna eta isilekotasuna bermatuta izateko eskubidea.
  • Liburutegiko materialen artean hizkuntza, kultura eta literatura propioak islatuta ikusteko eskubidea, kontuan izanik baita ere herrian dauden gutxiengoak.
  • Irakurle-txartela Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean sartuta dagoen beste edozein liburutegitan ere erabiltzeko eskubidea, horietan eskaintzen diren eta txartel hori izatea eskatzen duten zerbitzuak erabili ahal izateko.

Eskubide hauetarikoren bat betetzen ez dela ikusiz gero, Ermua Hiriko Udalak zure eskura udal bulego guztietan eta webgunean (www.ermua.es > Herritarren partaidetza > Kexa eta iradokizunak ) jartzen duen kexa eta iradokizun zerbitzuaren bitartez erreklamazioa egin ahalko duzu..


Gora



© Ermuko Udala, 2020 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo